Arantxa Zabala Atxukarro
Zergatik begiratzen gaituzu horrela?, Sebastian. -Zuek desberdinak zarete. Hain... perfektuak. (Blade Runner)
Informazioak kolapsatu gaitu. Dialektikak eta komunikazioak gero eta formatu motzagoak eta inpaktu zuzenagoak bilatzen ditu. Arteak mila leherketa eta zabaltze jasan ditu.
Baina bagara ozeano honetan ikuspegi erromantikoa mantentzen dugun nabigatzaileak, noraezean...
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Arantxa Zabala(e)k Ukiyo-e (浮世絵), mundu iragankorreko irudiak bidalketan
- bAst(e)k Ukiyo-e (浮世絵), mundu iragankorreko irudiak bidalketan
- Non daude gure mugikorrak konektatzen diren antenak? | Ziber-etxekoandrea(e)k Nola funtzionatzen dute GPS eta satelite bidezko beste nabigazio sistemek? bidalketan
- Zer ordu da? | Ziber-etxekoandrea(e)k Nola funtzionatzen dute GPS eta satelite bidezko beste nabigazio sistemek? bidalketan
- Asteon zientzia begi-bistan #28 | Dibulgazioa | Zientzia Kaiera(e)k Nola topatu zen Higgs bosoia? bidalketan
Artxiboak
- 2020(e)ko martxoa
- 2019(e)ko uztaila
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko maiatza
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko maiatza
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
Non daude gure mugikorrak konektatzen diren antenak?
Atalak: Teknologia
Gaurdaino sakelekorik gabe irautea lortu baduzu The Last of the Mohicans moduko filma baten protagonista izan zaitezke. Txoko honetan errespetua eta kasik miresmena ere zor dizkizugu.
Baino sakelekodun edo sakelekogabea izan, interesgarria da nola funtzionatzen duten ikustea.
Telefono mugikorra, bere funtzio bakoitzari zerbitzu emateko, antena desberdinekin komunikatzen da.
Ikus dezagun funtzio bakoitza, baina nahi baduzu, jarri musika pixka bat martxan sarrera hau zure ordenagailuan lasai ikusteko:
Sakelekoaren funtzio nagusia da, deiak jaso eta egitea. Honetarako, telefonia mugikorreko operadora batekin kontratu bat behar dugu. Honek, SIM txartel bat emango digu, gure sakelekoak, antenekin komunikatzeko gaitasuna izan dezan. Etorkizunean, ez dugu beharko SIM txartelik, baino oraingoz hemen beharrezkoa izaten jarraitzen du.
Daukagun smartphone edo mugikorrari dagokion sim txartel tamaina beharko dugu: eskuz kontuz-kontuz tamainan moztutzen badugu ere ondo funtzionatzen du
Gure mugikorrak, sim txartelari dagokion operadorearen antena bilatzen du. Operadore asko kontratatu ditzakegu, baino gure inguruan estaldura zerbitzua ematen dutenak vodafone, movistar, orange eta xfera (yoigo) dira. Gainontzeko operadoreek, hauei kontratatzen die zerbitzu hau: adibidez, euskaltelek, orange-rekin dauka tratatu bat.
💡 Eta non dago ba, nere sakelekoa konektatzen den antena?
Espainiako gobernuak egindako mapa honetan, operadore desberdinen antena nagusiak ikus daitezke. Aukeratu zure herrialdea eta jaitsi zooma gutxienez laugarren mailara.
https://geoportal.minetur.gob.es/VCTEL/vcne.do
Hona, beste mapa bat, aurrekoaren datuak jasotzen dituena baino modu erosoagoan ikus daitekena.
http://antenasgsm.com/43.164722156212854/-2.2555672645569325/9/true/true/true/true
Hurrengo mapa, munduko data center, nodo eta antenak jaso nahi diren proiektu ireki batetik jaio da, eta operadora guztiak agertzen ez diren arren, mundu mailako ikuspegi bat izateko interesgarria da.
http://newcloudatlas.org/#3/39.80/-30.60
Beste mapa honetan hornitzaile desberdinen estaldura ikus daiteke zonalde bakoitzean.
https://opensignal.com/
Opensignal-ek badu mugikorretarako aplikazio bat, zure mugikorra zein antenatara konektatzen den esaten dizuna. Operadoreen antena nagusiak eta edifizioetan etab. gehitzen diren repetidore txikiagoak ere agertzen dira.
Beste mapa batzuetara linkak:
http://www.sensorly.com/map/WIFI/ES/Spain/Guifi/wifi_214guifi#|coverage lekuan, besteak beste, guifi.net proiektuak eskeintzen duen estaldura ikus dezakegu. Proiektu honek, telekomunikazio eta interneta eskuragarri izatea, giza eskubidetzat jotzen du eta landa-eremuetara estaldura zabaltzen ere saiatzen da.
Estaldurak: movistar vodafone orange
➡ Operadore desberdinen artean egiten diren negoziazioak eta gobernuek telekomunikazioen inguruan ateratzen dituzten legeak ondo kudeatzen badira, sistema askoz ekologikoago eta efizientego bat lortu daiteke.
➡ Interneteko beste eremuetan bezala, badira hemen ere, telekomunikazio libreago bategatik apustu egiten ari diren mugimendu sozialak. Adibidez, openBTS proiektuaren bitartez, softwarean oinarritutako GSM antenak garatu dira, eta gure mugikorrak operadorarekin kontraturik gabe, komunikatzea lortuko luke, standard bati jarraituaz.
💡 Eta nola komunikatzen da sakelekoa antenarekin?
Biek hitzegiten dituzten “hizkuntza”-tatik, berrienean komunikatzea erabakitzen dute. Adibidez, gure mugikorrean 4G seinaletxo bat ikusten dugunean, gertuko antena batekin protokolo horretan komunikatzen dabil, eta honek deiak egiteaz gain, internetean abiadura azkarrean ibiltzeko aukera ematen digu.
💡 Ahotsa/datuak/Roaming, zer da gauza bakoitza?
Telefonoan sartzen dugun SIM-a erosten dugunean, besteak beste, ondoko hiru zerbitzu kontratatzen ditugu:
1. Ahotsa: Deiak egin edo jasotzerakoan kobratuko digutena, eta ondoren hitzegiten dugun minutu bakoitzeko kobratuko digutena.
2. Datuak: Smartphone bat badaukagu, internetera konektatzen diren aplikazioek, “datuak” erabiliko dituzte. Gure kontratuan zenbat giga erabil ditzakegun hilabeteko zehaztuko dugu.
3. Roaming: Beste herrialde batzuetara mugitzen garenean, guk kontratatutako operadoreak estaldurarik ez badu, “roaming” aktibatuta badugu, beste operadoreen antenetara konektatu ahal izango dugu, baino kontutan izan beharko dugu gure operadoreak salto honengatik zenbat kobratuko digun.
Diotenez, Europan roaming-a kenduko dute legez, baina oraindik operadore eta gobernuen arteko negoziazioak itxi gabe daude, beste hainbat eremuetan bezala.
Operadoreen artean roaming-aren inguruan ematen ari diren negoziazioak direla eta, Europan zehar lasai mugitzeko aukera emango dizun kontratua adostu dezakezu. Era berean, bada edozein antenetara konektatzen uzten dizuen operadoraren bat ere, kasu batzuetan ondo etor dakigukena.
Maddi Ane Txoperenaren artikulu bat: http://www.berria.eus/paperekoa/1922/016/002/2016-09-28/roaming.htm
Sim txartelik gabe eta inungo kontraturik gabe ere, gure telefono mugikorren bitartez internetera konektatzeko gai den beste konexio mota bat daukagu: wifi konexioa.
Etxean (interneta kontratatuta badaukagu), edo eremu publiko zein pribatuetan eskura daukagun zerbitzu bat da wifia.
Banda zabaleko konexioa behar duten operazioak egiten ditugunean konexio mota hau erabiltzea komeni da normalean: aplikazio eta mugikorraren eguneraketak, bideo streaming (youtube, pelikulak, serieak, bideokonferentziak).
Smartphone gehienek gps antenekin komunikatzeko gaitasuna dute, eta gidatzen goazenean edo ezagutzen ez dugun zonalde batean lagungarri izan daitezken aplikazioak instalatu ditzakegu: adibidez, kirola egiten dugunean, lagungarri zaizkigun mapak jarrai ditzakegu oruxmaps aplikazioarekin.
Ikusi nola funtzionatzen duen gps sistemak http://www.argia.eus/blogak/arantxa-zabala/2014/04/07/nola-funtzionatzen-dute-gps-eta-satelite-bidezko-beste-nabigazio-sistemek/
Irratia: smartphone batzuek irrati seinalea jasotzeko gaitasuna dute.
Bluetooth: gertuko bi dispositibo komunikatzeko protokolo bat da, eta batetik bestera fitxategiak pasatzeko gaitasuna ematen digu.
NFC: gertuko bi dispositibo komunikatzeko protokolo bat da baino azken aldian ordainketak egiteko erabilpena zabaltzen ari da.
💡 Osasuna eta telekomunikazioak
Hemen gehitzen ditugu osasuna eta mugikorren inguruan aurkitu ditugun sarrera batzuk, gobernuek interes pribatuei aurre egin ezean, izadian eta naturan inpaktu haundia izan bait dezakete.
http://zientzia.eus/artikuluak/beldurrak-airean/
http://zientzia.eus/artikuluak/telefono-mugikorrak-eta-osasuna/
Mesedez iruzkindu artikulu interesgarri gehiago.
eta beste hizkuntza batzuetan…
http://www.who.int/mediacentre/factsheets/fs193/es/
https://es.wikipedia.org/wiki/Radiaci%C3%B3n_de_tel%C3%A9fonos_m%C3%B3viles_y_salud
https://www.vodafone.es/c/conocenos/es/vodafone-espana/sostenibilidad-y-calidad/sostenibilidad/medio-ambiente/moviles-antenas-y-salud/moviles-y-salud/