Ukiyo-e (浮世絵), mundu iragankorreko irudiak
Munduaren beste txoko batean eta beste garai batean, Ukiyo-e mugimendu artistikoa piztu zen.
Garai hartan, Japoniak momentu berezi bat bizi zuen. Inbasio gutxi jasandako irla bat, besteak beste, Xintoismoan eta Zen meditazioan murgilduta, gizartearen ongizateak gora egin zuen burgesia berri bati hasera emanaz.
Kuadroetan, munduaren ikuspegi iragankorra erakusten digute. Momentu honen garrantzia. Jende arrunta, sexua eta plazerra, antzerkietako aktoreak, paisaiak… Gerlari samuraiak ere artean eta beste hainbat disziplinatan oso formatuak ziren: kultur eragileak.
Beranduago, XIX. mendean, mundu osora zabaltzen joan zen, arte honen printzak gurera ere iritsi zaizkigularik.
(Entzun dezagun musika hurrengo artelanak ikusten ditugun bitartean.)
Garaikidea zen Van Gogh-ek asko maite zuen arte japoniarra. Bere etxean hainbat artelan japoniar omen zituen eta hauetako batzuk maisuki berrinterpretatu zituen.
Picassok ere behin esan omen zuen, japoniarrek arnasten duten erraztasunarekin margotzen dutela.
Beraien idazteko moduak ere, sormen haundia dutela erakusten du. Hezieraz, beren eginkizunak ahalik eta ondoen amaitzen saiatzen ei dira.
Ukiyo-e lanak, artistikoki interesgarriak izateaz gain, teknikoki ere bereziak ziren. Artistek, zur gainean grabatuak egiten zituzten eta kolore desberdinekin jokatzen zuten pausu bakoitzean. Lan bakoitzaren hainbat kopia argitaratzen zuten.
Pixkanaka, mundu iragankorreko irudiak islatzen zituzten lan hauek, narrazio bat kontatzen ziguten serie bihurtzen hasi ziren. Hau dela eta, manga mugimenduaren jatorrietako bat dela esan dezakegu.
Hokusai margolari eta grabatzaileak oso lan bereziak utzi dizkigu.
1832. urtean, Hiroshige margolariak, beste hainbat saltzaile eta bidailarik bezela, Edo eta Kioto lotzen zituen Tōkaidō ibilbidea egin zuen.
Helburura iritsi zenean, ibilbideko puntu desberdinak islatzen zituen serie bat egin zuen: Tōkaidōko berrogeita hamahiru urtaroak
Oso interesgarria iruditu zait azalpen ilustratu hau. Musika eta guzti gainera. Bikain! Ondo esplikatua. Arteari buruzko gehiago ateratzen badituzu gustura irakurriko ditut. Ekialdeko arteak badu irakasgairik denontzat.
Eskerrik asko!!! Artea da gizakiak sortutako gauzarik ederrenetakoa. Jarrai dezagun gozatzen eta idazten! ondo izan.