Arantxa Zabala Atxukarro
Zergatik begiratzen gaituzu horrela?, Sebastian. -Zuek desberdinak zarete. Hain... perfektuak. (Blade Runner)
Informazioak kolapsatu gaitu. Dialektikak eta komunikazioak gero eta formatu motzagoak eta inpaktu zuzenagoak bilatzen ditu. Arteak mila leherketa eta zabaltze jasan ditu.
Baina bagara ozeano honetan ikuspegi erromantikoa mantentzen dugun nabigatzaileak, noraezean...
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Arantxa Zabala(e)k Ukiyo-e (浮世絵), mundu iragankorreko irudiak bidalketan
- bAst(e)k Ukiyo-e (浮世絵), mundu iragankorreko irudiak bidalketan
- Non daude gure mugikorrak konektatzen diren antenak? | Ziber-etxekoandrea(e)k Nola funtzionatzen dute GPS eta satelite bidezko beste nabigazio sistemek? bidalketan
- Zer ordu da? | Ziber-etxekoandrea(e)k Nola funtzionatzen dute GPS eta satelite bidezko beste nabigazio sistemek? bidalketan
- Asteon zientzia begi-bistan #28 | Dibulgazioa | Zientzia Kaiera(e)k Nola topatu zen Higgs bosoia? bidalketan
Artxiboak
- 2020(e)ko martxoa
- 2019(e)ko uztaila
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko maiatza
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko maiatza
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
NON dago interneteko informazioa?
Atalak: Interneta
Informatikaren hastapenetan erabiltzen genituen terminalen antzera, gaur egungo gailuek, zerbitzarietan dauden aplikazioak eta datuak erabiltzen dituzte.
Baina ezberdintasun haundi batekin, internetari esker, zerbitzari hauek mundu osora zabalik ditugu eta prozesatzeko gaitasuna eta komunikazio digitala ikaragarri hobetu dira.
Sare sozialak, posta…: Facebook, Twitter, google+, gmail, hotmail…
Dokumentazioa: entziklopediak, blogak, …
Informazio pertsonalaren kopiak: ubuntu one, drive, icloud, skydrive…
Gailu guztiak elkarrekin konektatuta daude, eta horrek ahalbidetu ditu sare sozialak, kolaborazioa, dokumentazio zehatzago eta anitzagoa, kulturaren zabaltze desberdin bat (musika, pelikulak, literatura), jokuak, pornografia…
… eta zabor ugari.
Gure segurtasuna bermatzeko aitzakiarekin, hemen ere, legea gogor sartu da. Baina lege hauek, interneta kudeatzen eta erregulatzen saiatzen dira, interes ekonomiko eta politiko konkretu batzuei erantzunez.
Teknologia eta erraztasun guztia gure eskura izanda ere, ez dugu gizakion komunikatzeko eta elkar ulertzeko gaitasuna asko hobetu.
Ia 3000 miloi erabiltzaile, Munduko biztanleriaren %40 inguru internetera sartzen da.
InternetLiveStats orrialdean, erabiltzaile kopuruaz gain, segunduoro ikus ditzakegu: google-n egiten diren bilaketak, twitter-en ematen diren txioak, facebook-en dabiltzan pertsonak, youtube-n ikusten ari direnak…
Estatistikak eta portzentaiak erakusten dizkiguten bakoitzean mesfidantza pixka bat jaiotzen zaigun arren, ea gure informazioa nondik-nora dabilenaren ideia bat egitea lortzen dugun.
Eta NON gordetzen da guzti hori?
Munduko Data Center kopurua eta lokalizazioa
Informazioa, DATA CENTER izeneko eraikuntzetan gordeta dago. Komunikazio eta kableatu egokia, hozte-sistema eta segurtasuna bermatuta, eraikuntza hauetan aurkituko ditugu gure gailuekin erabiltzen ditugun zerbitzuei erantzuten dieten zerbitzariak bata-bestearen gainean pilatuta.
DataCenterMap gunean, data center bakoitzari buruzko xehetasunak aurkituko ditugu: non dauden, bakoitzaren atzean zein enpresa dagoen… Enpresa askok, munduan zehar datacenter bat baino gehiago dauzka, eta gehienak Ameriketako Estatu Batuetakoak dira.
Google-k bere datacenter-etan sartu eta ikusteko aukera ematen digu.
Guk, normalean INTERNETEKO ZERBITZUAK ezagutzen ditugu: twitter, facebook, youtube, google, gmail, hotmail, instagram, whatsapp… Baina guzti hau gure eskura jartzeko, infraestruktura erraldoiak eraiki dira honako mailatan banatuta:
adibidez: TATA Group, Indiako enpresa bat da eta munduko komunikazio-etan kontrol haundia du gaur egun.
Zer egiten dute CDN-ek? Facebook-en data center-a Oregonen Prinevillen dago (Origin Server), baina mundu osoko erabiltzaileak bertaraino iristerakoan zerbitzua ez kolapsatzeko, Akamai izeneko CDN-ren bezeroa da Facebook, eta honek mundu osoan zeharreko data center-etan Replicated Web Server Clusters dauzka replikatuta.
Akamai haundia, munduko web trafikoaren %15-%30-aren arduraduna da.
Hiru mailatako ikuspegi hau garrantzitsua da, ulertzeko, gobernuek jartzen dituzten legeak ez direla guztiz osoak batzuetan.
Legeak data center-aren lokalizazioaren arabera aplikatzen dira. Baina CDN-en eta komunikazioen antolakuntza dela eta, informazioa zein herrialdetan replikatua izan den edo ez den jakitea oso zaila bihurtzen da.
Gainera, komunikazio enpresa gehienak AEB-etakoak direnez, hauek Patriot legea ere bete beharrean daude.
Bestalde, infraestruktura erraldoi hauek energia kontsumo ikaragarria dute. Eta erakunde ekologistak asko mugitzen ari dira guzti hau salatzeko.
Google-k data center bat itsasoan jarri nahi du energia kontsumoa gutxitzeko helburuarekin. Bide batez, zein lege aplikatzen zaio ozeanoan galdutako data center bati?
Eta oraindik erantzunik lortu ez dudan galdera: Guzti honek duen kostu izugarria ezagututa, zergatik dira zerbitzu guzti hauek DOAN?