Dizebi, arte urbanoa
Gizakiaren eboluzioarekin batera doa eraikuntza arkitektonikoena ere: zubiak, kableak, eraikuntzak, espaloiak… Espazio urbanoen praktikotasun grisa hausten dute graffitigileek.
Artez janzten dizkigute asfaltozko eta porlanezko eraikinak. Hauen dimentsio eta hutsuneak erabiliaz, jendearenganaino iristen dira, herri eta hiriei beste argi bat emanaz.
Dizebi, Goierriko graffitigilea dugu. Beasainen genbiltzan batean, bereziki harrapatu ninduen bere lanak. Neuk ateratako argazkien kalitate exkaxa dela eta, hemendik hartu ditut bere lanen argazkiak.
Dizebik, Argia-n ere izan zuen bere lekua erreportai honetan. Eta beste hau ere interesgarria da:
Massive Attack taldearen musikarekin egindako beste bideo honetan, munduan zehar aurki ditzakegun beste hainbat lan ikus ditzakegu.
Arte urbanoaren beste espresio modu bat bezala, txoko honetan bereziki maite dugun beste cd hau gomendatu nahi nizueke:
Kutxa Beltza, -gailu (Mikel Abrego)-ren proiektu bat da. www.bidehuts.net.
1997an Luis André-k Bilboko 30 trafikoko kamarek urtebetez grabatutakoa bildu zuen. Kutxa Beltza-k nola, non eta nortzuk garen sistema honetan datu eta portzentaia kuantitatibo hauen elikatzaile islatu nahi digu.
ARGIAn egin nuen lehen bideoan Dizebi izan nuen lehen elkarrizketatua. Artista: https://www.youtube.com/watch?v=6smw9jP1nPE
Eskerrik asko Axier! Benetan interesgarria bideoa! Zuen baimenarekin, sarreran erreportaira linka sartu nuen, bertan bideoa bait dator. http://www.argia.eus/argia-astekaria/2202/graffitia