ARGIA Ikastolen aldeko festekin bat

argia
0
Koldo Tellitu Ikastolen Konfederazioko lehendakaria eta Berdaitz Goia Komunikazio Biziagoa enpresako gerentea, hitzarmena sinatu duten unean.
Koldo Tellitu Ikastolen Konfederazioko lehendakaria eta Berdaitz Goia Komunikazio Biziagoa enpresako kudeatzailea, hitzarmena sinatu duten unean.

Herri Urrats, Ibilaldia, Araba Euskaraz, Kilometroak eta Nafarroa Oinez festak bultzatzeko erabiltzen diren hedapen euskarrietan publizitatea trukatzeko konpromisoa hartu dute Euskal Herriko Ikastolak Europar Kooperatibak eta Komunikazio Biziagoak, ARGIA plazaratzen duen enpresak.

ARGIA aldizkariak, harpidedunen artean jai horien triptikoak banatzeaz gain, hitzordu  horiek abiapuntutzat dituzten erreportajeak plazaratuko ditu. Lehenbizikoa pasa den astean argitaratu zuen: Bernat Etxepare Lizeoko barnetegia. Euskaraz ikasi nahi dutenen bizilekua.

2013ko Ikastolen aldeko jaiak:

Herri Urrats: Maiatzaren 12an Senpereko lakuan, Seaskak eta Iparraldeko ikastolek antolatuta.

Ibilaldia: Maiatzaren 26an Portugaleten, BIEk eta Asti Leku ikastolak antolatuta.

Araba Euskaraz: Ekainaren 16an Amurrion, AIF-ek eta Aresketa ikastolak antolatuta.

Kilometroak: Urriaren 6an Tolosan, GIEk eta Laskorain ikastolak antolatuta.

Nafarroa Oinez: Urriaren 20an Tuteran, NIEk eta Argia ikastolak antolatuta.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA