ARGIAko langileok gure balioekin bat egiten duen egutegia adostu genuen urte hasieran. Horrela, Espainiako jai egunetan lan egin dugu eta abenduaren 3a, Euskararen Eguna, jai ofizial bihurtu (gainerako jai egunak noiz egin langile bakoitzak aukeratzen du). Gaur zubi egin eta asteazken goizean itzuliko gara indarrak batuta, urteko azken txanparako.