Historiari eskua emango dio ARGIAk ekainaren 8an

argia
0

Iristear da eguna: ekainaren 8an Durangotik Iruñera erabakitzeko eskubidearen aldeko giza kate erraldoia osatuko dute milaka eta milaka euskaldunek. ARGIAko kideak hainbat herri hedabidek egingo dugun elkarlanean ariko gara, eta ARGIAn minutuz minutu emango dizugu gertakari historikoaren berri.

Zuzeneko programa goizetik: giza katea eskainiko dizuegu streaming bidez, beste medioekin elkarlanean. Unean uneko irudiak, kateko hainbat puntutan dauden pertsonekin konexioak eta kazetarien iritziak jasoko ditugu, tartean Estitxu Eizagirre ARGIAko zuzendariarenak.

Eguneko argazkien mapa interaktiboa osatuko dugu elkarlanean eta zure laguntza behar dugu: argazki bat bidali nahi badiguzu bi modu dauzkazu.

1) Twitter bidez bidali, argazkiarekin batera zer kilometrotakoa den zehaztuz hashtag baten bidez: adibidez, 39 kilometroan bazaude, #39km traola erabili. Bestela, geolokalizatzen diren txioetako argazkiak automatikoki txertatuko dira mapan.

2) Whatsapp bidez bidali, 647.319.747 telefonora, zein kilometrotatik bidali den zehaztuz.

Sare sozialetan egun osoko jarraipena egingo dugu. Horretarako ARGIAko kazetariak ibilbideko puntu ugaritan sakabanatuko dira eta berta-bertatik jasoko dituzte lekukotasunak.

Zein izango dira giza katearen ondorioak? Iritziak eta adierazpenak bilduko ditugu egun osoan.

22:00etan telebista saio berezia: giza katea hasieratik bukaerara, protagonistak eta egunak utziko dituen momentu gogoangarrienak eskainiko dizkizuegu, herri ekimeneko beste hainbat hedabiderekin batera ekoiztuko dugun saioan.

Eta datorren astean paperean: dena ez baita igandean bukatuko, datorren astean mobilizazio jendetsuaz bereziki ariko gara papereko ARGIAn. Giza katearen argazki ikusgarrienekin osatutako erreportajea eta aurrera begira jarriko gaituzten analisiak eskainiko dizkizuegu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA