ARGIA English – Euskal Herritik mundura zuzenean

argia
3

Audience

ARGIA Euskal Herriko informazioa ingelesez ere zabaltzen hasiko da sarean. Sare sozialen bitartez informazioak muga fisikoak gainditzen ditu, eta Euskal Herrian nazioartera begira inongo filtrotatik pasa gabe informazioa zabaltzen hasteko beharra ikusten dugu. Geure esku dago gure berri gu geu ematen hastea.

Horregatik Twitterren @ArgiaEnglish kontua sortu dugu eta Facebooken Argia English orria. Webgunean ere argia.eus/english gunean bilduko dugu ingelesez emango dugun informazioa.

Euskal Herriarentzat egiten dugun lan periodistikoa euskaraz izango da, eta nazioartera begira egingo duguna ingelesez.  Gure giza baliabideak eta ekonomikoak mugatuak dira, eta pixkana hasiko gara.

Lehen hitzordua igandean erabakitzeko eskubidearen aldeko giza katea izango da.

3 Iruzkin
Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA