Harpidetza arduradun lanpostua ARGIAn

argia
0

ARGIAn guretzat berri diren bideak irekitzera goaz eta horretarako kide bat gehiago behar dugu lantaldean. Egun osoko lanaldia izango da eta irakurle eta harpidedunekin aurrez aurreko harremanak saretzen aritzeko da. Ezinbestekoa izango da proiektuarekin identifikatzen den norbait izatea eta harpidedun eta irakurleekin harremanak saretzen arituko da.

Ezaugarri hauek bilatzen ditugu:

* Argiarekin identifikazioa.

* Harremanetarako gaitasuna eta harreman sarea.

* Komunikazio ikuspegia.

* Iniziatiba.

* Kudeaketa gaitasuna.

* Esperientzia herri mugimenduetan.

Bidali curriculuma uztailaren 11 baino lehen helbide honetara: estitxu@argia.eus

Hautatuekin harremanetan jarriko gara. Milesker!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA