ARGIAren Barrenak
ARGIA Eguna
by argia
  • ARGIA Eguna

Argia Eguna: Egitaraua zehazten ari gara

argia
2014-09-04
1
Argia Eguna
Argia Eguna

Irailaren 27an Usurbilen egingo dugun Argia Eguna prestatzen burubelarri ari gara. Aurreko egunetan, asteazkenean eta ostegunean bi mahai inguru musikatu eta ostiralean ARGIAren aldeko kontzertua antolatzen ari gara. Argian bultzatzen ditugun baloreak praktikan jartzeko saiakera izango da, eta larunbata egun osoko festa egiteko eguna izango dugu.

ARGIA ezagutu nahi duzula? Halako gairi buruz idazten duenarekin gustura solastuko zenukeela, gogoan duzula Argian agertzea merezi lukeen gai edo pertsonarik, zure interes berak dituen jendearekin egon nahi duzula, edo zer arraio, bizitza honetan dena ospatu beharra dagoela… badugu Argia Eguna egiteko motiborik. Gertuko harremanak bultza ditzala, ARGIA proiektuarekiko ideiak trukatu ditzagula eta “oso gure erako festa” izan dadila, horixe dugu ilusio. “Zenbat biltzen garen” bost axola, “nola egongo garen, elkarrekin zer egun pasako dugun” horri begira gaude.

Usurbilen, non bestela

Memoria luzeena duzuenek gogoratuko duzue ARGIA Eguna izan zela 1982-1992ra artean: herritarren sareak antolatuta, herriz herri harpidetza egiteko jartzen ziren mahaiak ekarriko dizkizuete gogora.

Beste molde batean, orduko txinparta piztuko du aurtengo egunak. Usurbilgo ARGIAren Lagunak taldeari esker onez, hasieratik argi izan dugu festa non egin. Herritar talde hau, proiektua ekonomikoki laguntzeko sortu zen 1998an. Ekonomikoki estuen egon garenetan lagundu izan digu herritarren babesa jasotzen eta egun ere urtero antolatzen du Pirritx, Porrotx eta Mari Mototsen emanaldia abenduan.

Bazkaritarako aukerak

Norberak etxetik ekarritako janaria jateko lekua atonduko dugu eta bertan ogitartekoak erosteko aukera ere izango duzue. Herri bazkarirako lekua erreserbatzeko, berriz, deitu (943 37 15 45) edo idatzi (sustapena@argia.eus) irailaren 17a baino lehen.

Larunbaterako prestatzen ari garen egitarauak honakoak jasoko ditu, besteak beste:

Fanfarrea

Usurbilgo Argiaren Lagunei omenaldia

Ibilaldi gidatua

Irakurle eta harpidedunen produktuekin truke azoka

Haurrentzat jolasak

Tailer ekologista

Argiazaleen topaketa

Herri bazkari umoretsua

Jolas zirikatzaileak

Bertso saioa

Kale eztanda

Kontzertuak

Joango gara informazio gehiagoa publiko egiten.

argia eguna
1 Iruzkin
    Irailaren 27an Argia Eguna ospatuko da Usurbilen | Usurbildarrak aurrera (e)k dio: Erantzun
    2014-09-05, 11:13

    […] http://www.argia.eus […]

Utzi erantzuna Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

ARGIA Eguna egingo dugu irailaren 27an Usurbilen2014-07-24
Argia Eguna: Hazi bolak elkarlanean, euskara eta lurra biziberritzeko2014-09-09
ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA