Ikuspegi sozialarekin jarduten diren enpresen eta ekimenen esperientzia konkretuak ekarriko ditu ARGIAk datorren zenbakitik aurrera “Txanponaren beste aldeak” sail berrian.
Bestelako eredu ekonomikoa bultzatzen duten ekonomia sozial eraldatzaileko proiektuak, kooperatiba munduko enpresetako egitasmo esanguratsuak, finantza tresna alternatiboak, harreman eta sare ekonomiko informalak… Urtero hamaika egitasmo abiarazi ohi dira Euskal Herrian parametro horietan eta beste hamaika jadanik martxan daude. Baina askotan ikusezin egiten zaizkigu txikiak direlako, edo besterik gabe isilean ari direlako lanean.
Auzoko kontsumo kooperatiba hori, eskolako gurasoen antolaketa sare hau, herriko enpresan langileen parte-hartzean egindako ahalegin hura… Sail honetan ekonomia sozialaren esparruan aurki ditzakegun adibide zehatzetan jarriko dute begia Itsaso Zubiria Etxeberria eta Lander Arretxea Bereziartua kolaboratzaileek hamabostean behin.
Lehenengo alean Iruñeko Katakrak-eko apalategien atzean darabilten lan dinamika ekarriko digu Arretxeak. Kooperatiba horretako 11 langileek errotazio sistema bat sortu dute: “Lankideen beharra nolakoa den ezagutzea garrantzitsua da euren azalean jarri ahal izateko”.
Zuk ere, irakurle, halako esperientziak ezagutzen badituzu edo ekonomia sozialaren esparruan interesgarria suerta litekeen proiektu ezezagunen baten berri baldin baduzu, gurekin harremanetan jar zaitezke uapaolaza@argia.eus helbidera idatziz eta gaia “Txanponaren beste aldeak” dela adieraziz.
3 Iruzkin
galdera sorta bat daukat: zergatik erabiltzen da ekonomia sozial eta “eraldatzaile” hitza eta ez “solidarioa”? Orain dela 10 urteetatik hona handitzen doazen Estatu eta mundu mailako txanpon eta ekonomia mugimendu alternatiboetatik bereizi nahi izanagatik da? Hala bada, ze argudio erabiltzen dira? Edota soilik izen kontua da? Hots, elkartasuna herri hontan bai baina ekonomia solidarioa ez? Eta beste izen bat topatzekotan, zergatik hautatu ekonomia sozial eta “eraldatzailea” eta ez ekonomia feminista? Edota trantsizio ekonomiak?
Bestetik, nik dakidala, 90.hamarkadan sortutako ekonomia sozial mugimenduak, Gobernuz Kanpoko Proiektuekin batera, ia oso-osorik Estatuengatik apropiatu eta neoliberalizatu zirenean (Frantziar estatua da, kasu, ekonomia sozialari begira diru gehien inbertitzen duena) beste bereizketarako kode bat ipintze asmoz, ekonomia sozialaren terminoari solidarioa gehitu zitzaion. Hala, pertsonen arteko konpromezu eta binkulazio sareari imintzio egiten zitzaiolako.
Beraz gu soziala-hitza mantentzen dugu, estatu politika progreeetan (kapitalismo berdea ala kapitalismo arrosa deitu izan zaien sistemetan) guztiz txertaturikoa. Beste behin, zer dela eta?
Jakin min handiz itxaroten dut erantzuna,
eskerrik asko!
Kaixo,
Barka zure galdera lehenago publikatu ez badugu, ahal duguna egiten dugu baina batzuetan lana pilatu egiten da eta ezin izaten ditugu halakoak berehalakoan egin.
Zure galderari dagokionez, azkenaldian ekonomia sozial “eraldatzaile” hitza erabiltzen hasi dira zenbait eragile; bestalde, ondo diozunez “solidario” hitza oso zabalduta dago aurretik ere. Seguruenik egongo da nabardurarik bataren eta bestearen artean eta horietaz eztabaidatzeko aukera ere izango dugu astekari honetan. Dena den, Txanponaren Beste Aldeak sailaren helburua ez da hori, ekonomia sozialaren barruan dauden esparru ezberdinetako esperientzia konkretuak kontatzea baizik.
Izen edo kontzeptuari baino, edukiari eta praktikari jarri nahi diogu arreta, eta egungo eredu ekonomikoaren aurrean alternatibak eskaintzen ari diren ekimen, enpresa edo elkarteen intereseko proiektu eta ekarpen zehatzak jaso nahi ditugu, izan eraldatzaile, solidario, ekologista, feminista…
Mila esker.
ARGIA
Oharra: Ekonomia feministaren gaia sakon landu genuen LARRUN hilabetekariaren 193. zenbakian (http://www.argia.eus/argia-astekaria/larrun/2443), Ekonomia feminista: bizitza erdigunean, eta ez merkatu kapitalista. Bestalde, 192. zenbakian ere ekonomia soziala hizketa gai izan genuen Parte-hartzea enpresan goiburua zeraman aldizkari monografikoan.
ikusita goiz partean bidali dudan galdera ez dagoela publikatua suposa dezaket zentsuratzea erabaki izan dela,ezta?
blogaren kudeatzailearentzat: irakurlegoari parte hartzea eskatzea gerora ekonomia alternatiboaren inguruko kritikak bideratzeko eta beraien aberastasuna nahi diren parametroetara murrizteko pixka bat itxusia iruditu zait. HIpokrita ez esate aldera.
Nahikoa zenu(t)en, emaila uztea derrigorrezkoa den honetan, mezu pribatu batez zer edo zer erantzutea, txukun eta laburra izanda ere. Edota iruzkina era Emaila ez zen erasookorra, galdera eraikitzailea zen eta ekonomia kritiko eta feministan aritzen naizelako zuzentzen nuen zalantza, kontzeptu berria izanik beronen ulerkera interesgarria izan zitekeelakoan.
Tira, badakit bost axolako zaizu(e)la, baina irakurle euskal herritar honentat oso esanguratsuak dira tamainako jarrerak…betiko lez agerian uzten dute zer nolako pixua ematen diozuen anizatusnari… zuen adierazpen askatasuna: “adieraz, beti ere niri eroso zaidan bitartean”. Gora eztabaidak eta gora beren burua >”kritikotzat”< izendatzen diren aldizkari eta blogak!
irakurle ohi bat_