ARGIA eraberrituaren aurkezpen festa gaur erredakzioan

argia
0
Susan George darama aro berri hau hasiko duen azalak.
Susan George darama aro berri hau hasiko duen azalak.

Esku artean daukagu ARGIA aldizkari eraberritua. Urtebeteko prozesua izan da diseinua, formatua eta edukia gogoetatzea. Hori dela eta, azaroaren 12an, osteguna, 18:30ean, ARGIAko lan taldeko kideok, Lasarte-Orian dugun egoitzan aurkezpen-ekitaldia egingo dugu. ARGIAko komunitate osoa dago gonbidaturik.

Bertan, eraberritze prozesuaz arituko gara, eta ondoren iritzi-trukaketa egiteko aukera izango dugu pintxo batzuk lagun ditugula.

Jasangarritasun eta parekidetasunean oinarritutako proiektua da ARGIA, eta balio horiei gehien gerturatzen den eredu komunikatiboaren isla izan nahi du ARGIA eraberrituak, ertzetako gaiak erdigunera ekarriz.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA