ARGIAren Barrenak
Sailkatugabeak
by argia
  • Sailkatugabeak

“Trantsizioak” erakusketa Hernaniko Euskararen Egunak ekimenean

argia
2015-11-27
1

Kartela A3(1)_txikiHernaniko eragile eta herritar talde batek abenduaren 3aren karira antolatzen duen Euskararen Egunak ekimenean parte hartuko du ARGIAk argazki erakusketa eta bisita gidatuarekin.

Hernaniko ikastetxeek, euskaltegiek, euskara elkarteek, udalak eta herritar talde batek Euskararen Egunaren bueltan egitarau zabala antolatu dute beste behin. Azaroaren 28tik hasita fotomatoia, mintzodromoa, dokumentalak eta irakurraldi publikoak izango dira besteak beste. ARGIAk, talde horrekin elkarlanean, Trantsizioak. Euskal Herriko historia hurbilari begirada selektiboa erakusketa jarriko du ikusgai abenduaren 30etik 2ra Hernaniko Biteri Kultur Etxean.

Oñatin egin genuen Argia Egunean arrakasta handiz inauguratu zen argazki erakusketa. Proiektua beste herrietara eramateko bokazioz jaio zen ordea, eta astelehenetik aurrera Hernanin izango da, Euskara ari du kanpaina barruan (zuk ere zure herrian erakusketa baliatuz beste ekimen bat antolatu nahi baduzu sustapena@argia.eus helbidean edo 943 15 45 zenbakian jar zaitezke gurekin harremanetan)

Bisita gidatua luxuzko lekukoekin

Erakusketan azken 40 urteotan bizi izan ditugun eraldaketa sozial eta politikoak islatzen dira, ARGIAko argazki artxibotik berreskuratutako irudien bidez. Horrez gain, Zeruko Argia eta ARGIA zaharren ale esanguratsuak ere egongo dira kontsultatzeko moduan.

Bestalde, bisita gidatua ere antolatu dugu, azaroaren 30ean 19:00etan. Azken hamarkadatako eraldaketek Hernanin izan zuten eragina azaltzeko, gurekin izango dira Ixiar Pagoaga irakasle eta Hernaniko Berdintasun Kontseiluko kidea, Agustin Ezponda alkate-ohia, eta Pello Zubiria ARGIAko kazetaria. Mugimenduz feministaz, langile borrokaz eta euskal prentsaren bilakaeraz hitz egingo dute, hurrenez hurren.

Hirugarren urtea da Hernanin Euskararen Egunak egiten direla. Antolatze lanetan aritu diren elkarte eta herritar boluntarioek agiria (pdf) plazaratu dute, nabarmenduz euskararen alde herrian eman diren urratsak: “Zeinek esan orain dela 30 urte, euskaraz bizi ahal izango ginela Hernanin?”.

Orain erronka euskara erabiltzea dela diote hizki larriz: “Dakiguna ahal dugun leku eta une guztietan erabiltzea. Horixe da oraindik euskara ikasi ez dutenek ikasteko duten modu bakarra, ez diezaiegun eskubide hori ukatu”.

abenduaren 3aargazki erakusketaEuskararen egunaHernaniTrantsizioak
1 Iruzkin
    “Trantsizioak” erakusketa Hernaniko Euskararen Egunak ekimenean (e)k dio: Erantzun
    2015-11-30, 9:37

    […] http://www.argia.eus/blogak/argia/2015/11/27/trantsizioak-erakusketa-hernaniko-euskararen-egunak-ekimenean/ Aza27 0 […]

Utzi erantzuna Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Zer iruditu zaizu #ArgiaEraberritua?2015-11-17
Sartu zuzenean ARGIAn Android gailuekin2015-12-01
ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA