Donostia 2016ri bestelako betaurrekoekin begiratuko diogu

argia
0

Urte osoan zeresana emango duen gertakizunari buruzko blog berezia prestatu dugu ARGIAn: Donostiaren 2016 Ertzak.

logo

Europako Kultur Hiriburua da aurten Donostia eta, horrekin lotuta, ehunka ekitaldi kultural antolatzen ari dira hirian.

Baina Gipuzkoako hiriburuan beste hainbat gauza ere ari dira gertatzen, zuzenean edo zeharka 2016ko ebentoarekin harremana dutenak. Nola hartu dute kultur hiriburua herri mugimenduek? Nola jokatzen ari dira alderdi politikoak? Zer harreman du hiriburutzak Donostian martxan diren proiektu urbanistikoekin?

Donostiarren eta euskal herritar askoren agendetan dagoen gertakariari angelu ugaritatik begiratzeko plataforma izan nahi du Donostiaren 2016 Ertzak blogak.

Kritikotasunez landutako hiriburutzari buruzko informazio, iritzi eta analisia bilatzen badituzu, hau da zure lekua.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA