Mozal Legea aplikatzen hasi dira kazetarion aurka. Oraingoan ARGIAri egokitu zaigu eta 600€koa da isuna kazetari lana egiteagatik, baina hau besterik gabe onartuz gero, hurrengoa beste edonor izan daiteke eta 30000€ arteko isuna jaso informatze hutsagatik.
Informazio eskubidearen alde gaudenok beldurtzea da oso kolokan dagoen lege honen helburuetako bat, eta beraz, honi aurre egiteko Eleak-Libre dinamikak asteazkenean Donostiako Easo Plazan 18:30ean deitu duen kontzentrazio-agerraldian parte hartzeko dei egin nahi dugu ARGIAtik ere. Erantzun zabala eman nahi dugu eta bertan gizarte mugimenduetako kideez gain, kazetaritza munduko jendea egotea garrantzitsu ikusten dugu.
Horrez gain, Eleak-Libre dinamikak larunbatean Giza Katea deitu du Mozal Legearen aurka, eta ekimen honetan parte hartzeko deia zabaldu nahi dugu.
Kazetaritza ez da delitua: Jarrai dezagun informatzen.
ARGIAko lantaldea.