Euskarak Lasarte-Orian izandako bilakaera aztergai, ARGIA eta Ttakunen eskutik

argia
0

lasarte_oria_ikusteko2

Lasarte-Oria ikusteko beste betaurrekoak egitarau barruan izango da mahai-ingurua. Azken 40 urtetako eraldaketak islatzen dituen argazki erakusketa ere zabalik dago ostirala arte.

ARGIAK Ttakun elkartearekin elkarlanean aste osoko egitaraua antolatu du Lasarte-Orian, herrian izango diren hainbat urteurrenen testuinguruan.

Ostegunean mahai-ingurua izango da euskarak Lasarte-Orian izandako bilakaera aztertzeko, Atzera begira, aurrera begiratzeko izenburupean. Bertan parte hartuko dute Mailu Arruti Ttakun eta AEKn aritutakoak, Pello Sasiain Euskara zinegotzi ohiak, eta Marga Iturriza, Sasoeta-Zumaburu ikastetxeko irakasleak. Moderatzaile lanetan Onintza Irureta ARGIAko kazetaria ariko da. Villa Mirentxun izango da, arratsaldeko 19:00etan.

Astelehenean ekin genion egitarauari, Trantsizioak erakusketarekin. Oñatiko Argia Egunean estreinatua, ARGIAren argazki artxiboko aukeraketa baten bidez, azken 40 urtetan izandako eraldaketa sozial eta politikoak islatu nahi izan dira bertan.

Argazki erakusketa ostirala arratsaldera arte dago zabalik (18:00-20:00) eta horren ondoren beste hainbat herri eta hiritan izango da, ARGIAk bere komunitatea zabaltzeko eragileekin batera hasitako dinamikaren baitan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA