Pirritx, Porrotx eta Marimototsen lan berria Usurbilen ARGIAren alde

argia
0
Abenduaren 2an izango da "Borobilean" ekitaldia.
Abenduaren 2an izango da “Borobilean” ekitaldia.

Hiru pailazoak abenduaren 2an izango dira Usurbilgo kiroldegian eta “Borobilean” lan berria aurkeztuko dute. ARGIAren Adiskideak Usurbilgo Taldeak bi emanaldi antolatu ditu egun bererako: 16:00etan eta 18:30ean.
Sarrerak eskuratzeko: Usurbilgo Bordatxo tabernan eta Marije arropa dendan; Lasarte-Oriako Artizar tabernan; Hernaniko Leokadisti liburu-dendan; Astigarragako Ikatza tabernan; Urnietako Ezeizan; Martuteneko Arantzazuko Ama Ikastolan eta Zumaiako Tipitaki kafetegian. Edo ARGIAko dendan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA