ARGIAren webguneak 20 urte bete ditu. Euskarazko hedabideetan aitzindaria izan zen sarera salto egiten Nafarroako Mendialdeko Ttipi Ttaparekin batera, garai hartako kideen ikuspegiari eta teknikoki oso kualifikatutako bidelagunei esker.
Ordutik, kazetaritzaren mundua goitik behera aldatu da, eta egun ARGIA ez da ulertzen sarean egiten den lana kontuan hartu gabe. Webgunea berrituz ospatu nahi dugu urteurrena. Euskararen egunaren biharamunean egingo dugu publiko, abenduaren 4an.
Webgune berria erakutsi aurretik, Interneti buruzko serie txiki bat egingo dugu datozen egunotan.
Hasteko, ARGIAren webguneak izan duen eboluzioa kontsultagai dago azpiko kaptura hauekin.