ARGIAren barrenak
Hasiera » Komunitatea » Zeruko ARGIAko orrietara nazioartea ekartzen zuen kazetaria
Ira11 0

Zeruko ARGIAko orrietara nazioartea ekartzen zuen kazetaria

Atalak: Komunitatea

Aurten 30. Rikardo Arregi Sariak banatuko ditu Andoaingo Udalak. Urteurrena ospatzeko, aurtengo ekitaldia berezia izango da eta urriaren 26an egingo dute, 19:00etan, Bastero Kulturunean.

1960ko hamarkadan Zeruko ARGIA irakurtzen zutenek gogoan izango dute egunkarien formatu handi horretan argitaratzen zen astekariak lehen orrietan gehienetan eramaten zuela Rikardo Arregi gaztearen sinadura (1942, Andoain-1969, Eibar). Nazioartean pilpilean ziren albisteak jorratzen zituen, analisia gehituz beti ere, “Herriak eta gizonak” sailean. Egun ere gustura irakurtzen dira artikulu haiek. Adibiderako, hona bere artikuluetako bat, duela 50 urte, 1968ko apirilaren 3an Biolentziaz izenburupean argitaratu zuena:

“Biolentzian bizi gera. Errepresentazioko demokrazia krisi gogorrenean eta garratzenean arkitzen da. Ba dirudi biolentzia besterik ez dagoela korapillo politikoei soluzioren bat arkitzeko. Menperatutakoa ta politikatua dana, erreboltatua da. Eta gizon erreboltatua biolentoa da.

Egunerokoak, aldizkariak, irratia, telebista, abestiak etab. biolentzian bizi dira, nun-nahitik biolentzia dariote.

Psikologoentzat biolentzi era desberdiñen diferenziazioa kontzientzipeko motibazioetan dago. Biolentzirik xamurrena jolastia dana da. Jolasean bizkortasuna eta arintasuna erakusteko erabiltzen dana. Biolentzi au ona da, bizitzaren serbitzuan dagoelako. Ba da beste biolentzi era bat, psikologoen iritzian, gure jardunerako askotaz ere inportantzi aundiagokoa dana, defentsarako erabiltzen dana da. Reakzioan finkatzen den biolentzia da, gaitzaren kontra sortzen dana. Arrazoimenean sustraitu diteke eta bizitzaren serbitzuan egon. Gaitza, biolentzia reakzio bezela sortuarazten duena, askotan ez da benetakoa, irudimen bat baizik. Politikariak bere asmoetan maizegi erabiltzen dutena. Gerla guztiak, gaur egun, Herri bakoitzak bere buruaren defentsarako dela siñistu erazi ezkero dira posible. Oso zailla da, ordea, gerlan dabiltzan biak bere buruaren defentsagatik dabiltzala baldin badiote zeiñ den agresorea ta zeiñ jarri duten defentsan erabakitzea. Ala ere puntu onek bi egi erakusten dizkigu: batetik, jendea gerlara mugitzeko bere defentsarako dela siñistu behar erazi zaio, bestetik, posible dela defentsako gerla bati dei egiñaz Herri bat askota ere errezago zuzentzea ta gobernatzea. Ba da beste biolentzi bat fustraziotik sortzen dana. Biolentzi au ezereztatzaillea da. Beste bat mendekuarena da.

Ori psikologiaren aldetik. Eta politikaren aldetik, zer? Munduan zear unibertsitario politikatuak biolentziaren bideak aukeratzen ari dira. Biolentzi orregatik dimititu du Belgika’ko gobernuak. Ori da Estadu Batuetan zenbait beltzek aukeratu duten bidea. Langilleak sindikatuetaz mesfidatzen asten diranean artzen dutena. Ego Ameriketako gerrilleroena, Vietname’koa. Biolentzia, beraz, or dago. Ukatzea edo kontsiderazioan ez artzea aingerukeria litzake.

Politikan biolentzia bi eratakoa da: sufritzen dana ta egiten dana. Biolentzia sufritu, esate baterako, behartsuak, menderatuak eta menperatuak egiten dute. Aspaldidanikoa den ezkero, asko irauten duen ezkero, normala dirudi, naturala, legezkoa, berezkoa. Ta oraiñ dator galderarik garratzena, zeiñ da biderik egokiena biolentzi ortatik iges egiteko? Bai ote dago zenbaitetan biolentzia beste biderik? Ez ote da seiñale ori, erantzun biolentzia beste biderik? Ez ote da seiñale ori, erantzun biolentoa aukeratzea, gaiñontzeko bide ta erantzun guztiak agortu dirala?”.

Iruzkina idatzi Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

ARGIAren barrenak

Etxe barruan egositakoak plazaratzeko gunea da hau. Irakurlearekin harreman zuzena izateko beste molde bat. Gurea adierazteko, zurea jasotzeko txokoa.

Azken bidalketak

  • Gazteak datoz ate joka
  • Eskoziako lehen ministro Yousaf ARGIAn elkarrizketatu genuen, duela 15 urte
  • Plazara, euskara plazara!
  • Istorioak, historia eta histeriak
  • Morse, telegrama eta mugikorrak

Iruzkin berriak

  • Orain dela 30 urte Joxemi Zumalabe hil zen – Joxemi Zumalabe Fundazioa(e)k 42 urte besterik ez bidalketan
  • 42 urte besterik ez(e)k 42 urte besterik ez bidalketan
  • Imanol Alvarez(e)k Argiaren abiaduran eta duin bidalketan
  • Chivitek Irulegiko eskuaz esandakoak, hizkuntza politiketan badu islarik? - Angelu itsua(e)k Euskara Nafarroa osoan ofiziala izatea eskatzen duen adierazpenarekin bat egin du ARGIAk bidalketan
  • Lizentzia da prozedura - Gazteluko plazatik(e)k Lizentzia libreak, euskal hedabideen etxea eraikitzeko tresna bidalketan

Artxiboak

  • 2023(e)ko martxoa
  • 2023(e)ko otsaila
  • 2023(e)ko urtarrila
  • 2022(e)ko abendua
  • 2022(e)ko azaroa
  • 2022(e)ko urria
  • 2022(e)ko iraila
  • 2022(e)ko uztaila
  • 2022(e)ko ekaina
  • 2022(e)ko maiatza
  • 2022(e)ko apirila
  • 2022(e)ko martxoa
  • 2022(e)ko otsaila
  • 2022(e)ko urtarrila
  • 2021(e)ko abendua
  • 2021(e)ko azaroa
  • 2021(e)ko urria
  • 2021(e)ko iraila
  • 2021(e)ko uztaila
  • 2021(e)ko ekaina
  • 2021(e)ko maiatza
  • 2021(e)ko martxoa
  • 2021(e)ko otsaila
  • 2021(e)ko urtarrila
  • 2020(e)ko abendua
  • 2020(e)ko azaroa
  • 2020(e)ko urria
  • 2020(e)ko iraila
  • 2020(e)ko abuztua
  • 2020(e)ko ekaina
  • 2020(e)ko maiatza
  • 2020(e)ko apirila
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko iraila
  • 2019(e)ko abuztua
  • 2019(e)ko uztaila
  • 2019(e)ko ekaina
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2019(e)ko urtarrila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua

Kategoriak

  • 1919-2019 mendeurrena
  • Aktualitatearen Gakoak
  • Aldizkaria
  • Aplikazioak
  • ARGIA Eguna
  • Argia Jendea mintzo
  • Argia Sariak
  • Durangoko Azoka
  • Egin ARGIAkoa 2019
  • Ekonomia sozial eraldatzailea
  • Elikadura burujabetza
  • Elkarlanak
  • Erredakzioa
  • Formakuntza
  • Ingurumena
  • Internet
  • Kazetaritza ez da delitua
  • Komunitatea
  • Lan eskaintzak
  • Liburuak
  • OlatuKoop
  • Sailkatu gabea
  • Sailkatugabeak
  • Sare sozialak
  • Webgunea

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA