Astean asteko historia: 1957ko urriaren 10a

argia
0

[Koldo Izagirre] Hegalik gabeko aingerua hegan, Kristo gurutziltzatua, dantzari bat… Ez diogu lehen ikusian antzik emanen proposatzen zaigunari. Arte moderno hark hastio zituen errealitatearen kopia zehatzak. Esadazu, hegalak behar lituzke aingeruak hegan egiteko? Ez deritzazu interpretazio lurkoi samarra zeruko biztanle bat irudikatzeko? Aingeruak, segur ere, ez du hegan egin beharrik izanen harat-hunatean ibiltzeko. Edo Kristo edo dantzaria.

Zergatik ez Kristo dantzari?

Papiroflexian egina ematen du, agerkariren bateko materiala hor nonbait: “aldeko”, “ezin”, “erritarra”, “eskubideaz” irakurtzen ahal ditugu txataletan. Izan liteke mezu bat, kode ezkutu bat. Ezin eskubideaz herritarra aldeko? Aldeko eskubideaz herritarra ezin? Ezin aldeko eskubideaz herritarra? Ilun samar, baina sumatzen zaio arrastoa.

Beiraduretan, muraletan, liburuetarako irudietan, erlijio arteak tradizioa berritu zuen forma libreagoetara moldatuz 1950eko urtealdian, nola-halako banguardismoan sartuta. Sona handiko artisten artean azalduko ziren Xabier Alvarez de Eulate eta Xabier Egaña frantziskotarrak. Kaputxinoa ote Easo sinatzen duen artista hori? Aita Donostia, agian?

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA