ARGIAren barrenak
Hasiera » 1919-2019 mendeurrena » 2006tik sare sozialak: Estrategia eta komunitatea
Eka28 0

2006tik sare sozialak: Estrategia eta komunitatea

Atalak: 1919-2019 mendeurrena

[Miren Osa Galdona] XXI. mendearen lehen urteetan zabaldu zituzten hedabide nagusiek sare sozialetako lehen profilak, komunikazioaren ildo berria nondik joango zen aurreikusi nahian. Multimedia indarra hartzen hasi zen komunikabide tradizionaletan, eta Youtube izan zen lehen eztanda haren onuradunetako bat. Tendentzia berria baliatuz, ARGIA ezagutzera emateko estrategia bikaina izan zitekeela pentsatu zuten erredakzioan, sarean euskara hutsean presentzia irabaziko lukeen lehen medioa izateaz gain, irakurle berriak erakartzeko bide izan baitzitekeen. Aurreko astean azaldu genuen Evo Moralesen bideo elkarrizketa hura igotzeko ireki zuen ARGIAk lehen kontua sare sozialetan, Youtuben, Sareko Argia izenean. Bide oparo baten lehen urratsa izan zen.

Youtuberen ostean iritsi ziren Facebook eta Twitter, eta hasieran egunean albiste bat baino gehiago argitaratzeak “lotsa” ematen ziela onartu arren, Lander Arbelaitzek dio konplexuak kendu ahala sare sozialen garrantzia ere handitzen joan dela: “Lan egiteko modua aldatu digute, dudarik gabe, gaur egun albiste guztiak argitaratzen ditugu sare sozial batean zein bestean. Potentzial handia daukatela ohartu ginen”. Lan talde osoa trebatu zen han eta hemen ARGIAko edukiak argitaratzeko, eta Twitterreko kontu korporatiboaz gain, kazetari bakoitzak bere kontua zabaldu zuen. “Lanketa gehiena Twitterren egiten dugu, baina bisita gehien Facebooketik datozkigu”. Geroago Instagramen ere muturra sartu zuten argiatarrek eta asteko argazkia, azala eta bideoak jendartean zabaltzeko erabiltzen dute.

Halaber, badira zulo ilunak ere: gutxi batzuen jabetza pribatuko plataformak dira arestian aipatutako sare sozialak, eta irakurle-hedabideen arteko dependentzia handia eragiten dute: nahikoa da Facebook edo Twitterrek etorkizunean baldintzaren bat edo beste aldatzea, ARGIA k sareon bidez bere komunitatearekin duen lotura eten ahal izateko. Burujabeago izateko, alternatibak garatu ditu ARGIAk aspalditik. Email bidezko buletina bidaltzen diete egunero 3.000 laguni, eta Telegrameko kanaletik ere informazio garrantzitsuena helarazten zaie taldera atxikita daudenei. Telegrameko kanalean jarraitzaile gehien dituen euskarazko hedabidea da ARGIA. Mastodonen ere kontua du, euskarazko sare sozial libre eta deszentralizatua.

Publiko zabalago batengana iristeaz gain, irakurleen adin tartea ere “nabarmen jatsi” dela dio Arbelaitzek, gazteengana hurbiltzeko bide zuzena baitira. Lehiakortasuna ere, nolabait, murriztu egin da, tresnon bidez hainbat kasutan hedabide hegemonikoen “pare edo gorago” egon baitira aktualitateko hainbat gai jorratzeko orduan, M8ko greba feministak eta Herri Harresiak, kasu. Kataluniako independentzia prozesua jarraitzeko ere funtsezko baliabideak izan dira: irakurle andanak bidali zituen argazkiak eta bideoak Bartzelonako kaleetatik urriaren 1eko erreferendumaren egunean, adibide bat ematearren. Argia Jendeak egiten du posible aldizkaria astez aste kaleratzea, eta sare sozialak elkarrengandik gertuago egoteko bide ere izan daitezkeela erakutsi du denborak.

Iruzkina idatzi Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

ARGIAren barrenak

Etxe barruan egositakoak plazaratzeko gunea da hau. Irakurlearekin harreman zuzena izateko beste molde bat. Gurea adierazteko, zurea jasotzeko txokoa.

Azken bidalketak

  • ARGIArik freskoenak Ipar Euskal Herriko harpidedunentzat
  • ‘Francis’ hil eta berrogeita hiru urtera
  • Bidean da San Antonio
  • ARGIA uhin bidez ere hedatzen da
  • Vienatik bueltan ezin kabituta

Iruzkin berriak

  • Matomo: aztertu zure webguneko trafikoa pribatutasuna errespetatuz - Iametza Interaktiboa(e)k Agur Google, kaixo Matomo: zure pribatutasuna babesteko neurri berriak ARGIAn bidalketan
  • Antton(e)k Euskarak baditu milaka aurpegi bidalketan
  • ana(e)k ARGIAk elkartasuna adierazi nahi die zibererasoen biktima izan diren hedabide independenteei bidalketan
  • Ainhoa Ezeiza(e)k Lizentzia libreak, euskal hedabideen etxea eraikitzeko tresna bidalketan
  • Lizentzia libreak(e)k Lizentzia libreak, euskal hedabideen etxea eraikitzeko tresna bidalketan

Artxiboak

  • 2022(e)ko ekaina
  • 2022(e)ko maiatza
  • 2022(e)ko apirila
  • 2022(e)ko martxoa
  • 2022(e)ko otsaila
  • 2022(e)ko urtarrila
  • 2021(e)ko abendua
  • 2021(e)ko azaroa
  • 2021(e)ko urria
  • 2021(e)ko iraila
  • 2021(e)ko uztaila
  • 2021(e)ko ekaina
  • 2021(e)ko maiatza
  • 2021(e)ko martxoa
  • 2021(e)ko otsaila
  • 2021(e)ko urtarrila
  • 2020(e)ko abendua
  • 2020(e)ko azaroa
  • 2020(e)ko urria
  • 2020(e)ko iraila
  • 2020(e)ko abuztua
  • 2020(e)ko ekaina
  • 2020(e)ko maiatza
  • 2020(e)ko apirila
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko iraila
  • 2019(e)ko abuztua
  • 2019(e)ko uztaila
  • 2019(e)ko ekaina
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2019(e)ko urtarrila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua

Kategoriak

  • 1919-2019 mendeurrena
  • Aktualitatearen Gakoak
  • Aldizkaria
  • Aplikazioak
  • ARGIA Eguna
  • Argia Jendea mintzo
  • Argia Sariak
  • Durangoko Azoka
  • Egin ARGIAkoa 2019
  • Ekonomia sozial eraldatzailea
  • Elikadura burujabetza
  • Elkarlanak
  • Erredakzioa
  • Ingurumena
  • Internet
  • Kazetaritza ez da delitua
  • Komunitatea
  • Lan eskaintzak
  • Liburuak
  • OlatuKoop
  • Sailkatu gabea
  • Sailkatugabeak
  • Sare sozialak
  • Webgunea

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA