ARGIAren barrenak
Etxe barruan egositakoak plazaratzeko gunea da hau. Irakurlearekin harreman zuzena izateko beste molde bat. Gurea adierazteko, zurea jasotzeko txokoa.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Orain dela 30 urte Joxemi Zumalabe hil zen – Joxemi Zumalabe Fundazioa(e)k 42 urte besterik ez bidalketan
- 42 urte besterik ez(e)k 42 urte besterik ez bidalketan
- Imanol Alvarez(e)k Argiaren abiaduran eta duin bidalketan
- Chivitek Irulegiko eskuaz esandakoak, hizkuntza politiketan badu islarik? - Angelu itsua(e)k Euskara Nafarroa osoan ofiziala izatea eskatzen duen adierazpenarekin bat egin du ARGIAk bidalketan
- Lizentzia da prozedura - Gazteluko plazatik(e)k Lizentzia libreak, euskal hedabideen etxea eraikitzeko tresna bidalketan
Artxiboak
- 2023(e)ko maiatza
- 2023(e)ko apirila
- 2023(e)ko martxoa
- 2023(e)ko otsaila
- 2023(e)ko urtarrila
- 2022(e)ko abendua
- 2022(e)ko azaroa
- 2022(e)ko urria
- 2022(e)ko iraila
- 2022(e)ko uztaila
- 2022(e)ko ekaina
- 2022(e)ko maiatza
- 2022(e)ko apirila
- 2022(e)ko martxoa
- 2022(e)ko otsaila
- 2022(e)ko urtarrila
- 2021(e)ko abendua
- 2021(e)ko azaroa
- 2021(e)ko urria
- 2021(e)ko iraila
- 2021(e)ko uztaila
- 2021(e)ko ekaina
- 2021(e)ko maiatza
- 2021(e)ko martxoa
- 2021(e)ko otsaila
- 2021(e)ko urtarrila
- 2020(e)ko abendua
- 2020(e)ko azaroa
- 2020(e)ko urria
- 2020(e)ko iraila
- 2020(e)ko abuztua
- 2020(e)ko ekaina
- 2020(e)ko maiatza
- 2020(e)ko apirila
- 2020(e)ko martxoa
- 2020(e)ko otsaila
- 2020(e)ko urtarrila
- 2019(e)ko abendua
- 2019(e)ko azaroa
- 2019(e)ko urria
- 2019(e)ko iraila
- 2019(e)ko abuztua
- 2019(e)ko uztaila
- 2019(e)ko ekaina
- 2019(e)ko maiatza
- 2019(e)ko apirila
- 2019(e)ko martxoa
- 2019(e)ko otsaila
- 2019(e)ko urtarrila
- 2018(e)ko abendua
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko uztaila
- 2018(e)ko ekaina
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko apirila
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko abuztua
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko abuztua
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
Kategoriak
- 1919-2019 mendeurrena
- Aktualitatearen Gakoak
- Aldizkaria
- Aplikazioak
- ARGIA Eguna
- Argia Jendea mintzo
- Argia Sariak
- Durangoko Azoka
- Egin ARGIAkoa 2019
- Ekonomia sozial eraldatzailea
- Elikadura burujabetza
- Elkarlanak
- Erredakzioa
- Formakuntza
- Ingurumena
- Internet
- Kazetaritza ez da delitua
- Komunitatea
- Lan eskaintzak
- Liburuak
- OlatuKoop
- Sailkatu gabea
- Sailkatugabeak
- Sare sozialak
- Webgunea
- Ziburuko Azoka
Kalea denean lantoki
Atalak: Sailkatugabeak
Dani Blanco, kamara beti prest.
[Itsaso Zubiria Etxeberria] Gezurra esan nizun duela pare bat aste, irakurle. Tira, gezurra baino, egia erdia. Esan nizun gustua hartu ziotela ARGIAko kazetariek etxeari eta handik segituko zutela lanean. Baina bada bat kontrapuntua jarri diona. Baita konfinatuta egon garenean ere. Irudiaren garaian erreflexu gutxi nik, eta ia ahaztu dut argazkilaria. Zertan ibili ote da Dani Blanco?
Zortzi ordu bertan pasatzeko mahairik eta bulegorik ez duenak behar izan du gehien bere lantokia. Kuriosoa. Kalea baitu lantoki. Ordenagailuaren aurrean jarri eta jasotako irudiak errepasatzea, ukitzea bigarren pausoa du; baina aurreneko pausorik gabe, argazkirik gabe, ez dago bigarren pausorik. Lehen egunetan bera ere etxean sartuta egon dela aitortu digu, nola jokatu oso ondo ez zekiela. “Pentsatu nuen arte, momentu garrantzitsuak zirela, horrelako egoera bat berriz ere noiz biziko den ez dakigula, eta irudietan dokumentatu beharra neukala”, azaldu digu. Komunikabideak izan dira beren lana egiteko kalera atera ahal izan duten gutxietakoak. Beraz, Dani Blancok bere akreditazioa poltsikoan hartu, kamera eskuetan, eta kalean pasa ditu egun hauek.
Sentsazio bereziak izan dituela dio, “beldur puntua, tentsioa”. “Lehen egunetan ez nuen inor topatzen kalean, poliziak bakarrik; polizia asko”, esan digu “eta aitortu behar dut, lanera ateratzen banintzen ere, nire baimen guztiak nituela, ez nintzela lasai ibiltzen eta pare bat ordura etxera itzultzeko irrikatzen egoten nintzela. Barne-gatazka txiki bat bezalakoa zen, alde batetik arnasa hartzeko aukera nuelako, baina beste aldetik nolabait ito ere egiten ninduelako kalean usaintzen zen tentsio horrek”.
Egoeraren jarraipena iruditan
Mugimendua sumatutako lekuetara gerturatu eta momentua deskribatzen ahalegindu da argazkilaria. Asteak aurrera joan ahala, aldaketak izan dira eta horiek jaso nahi izan ditu iruditan. “Kontraste handiko momentuak izan dira: osasungintzako langileak ikusi ditut lanean topera, ospitaleak beteta, kalean astronautak balira bezala jantzitako erizainak pertsona bat etxetik atera eta anbulantzian eramaten…; eta ondoko kalean beste lagun bat txakurra paseatzen”.
Kalera atera eta handik lan egiteko erabakia hartu izanarekin gustura dago Dani Blanco. Eta eskerrak jende honi, historiarako geratuko diren irudiak bildu eta irakurleari kalean gertatzen ari dena kontatzen baitiote.