ARGIAren barrenak
Etxe barruan egositakoak plazaratzeko gunea da hau. Irakurlearekin harreman zuzena izateko beste molde bat. Gurea adierazteko, zurea jasotzeko txokoa.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Orain dela 30 urte Joxemi Zumalabe hil zen – Joxemi Zumalabe Fundazioa(e)k 42 urte besterik ez bidalketan
- 42 urte besterik ez(e)k 42 urte besterik ez bidalketan
- Imanol Alvarez(e)k Argiaren abiaduran eta duin bidalketan
- Chivitek Irulegiko eskuaz esandakoak, hizkuntza politiketan badu islarik? - Angelu itsua(e)k Euskara Nafarroa osoan ofiziala izatea eskatzen duen adierazpenarekin bat egin du ARGIAk bidalketan
- Lizentzia da prozedura - Gazteluko plazatik(e)k Lizentzia libreak, euskal hedabideen etxea eraikitzeko tresna bidalketan
Artxiboak
- 2023(e)ko martxoa
- 2023(e)ko otsaila
- 2023(e)ko urtarrila
- 2022(e)ko abendua
- 2022(e)ko azaroa
- 2022(e)ko urria
- 2022(e)ko iraila
- 2022(e)ko uztaila
- 2022(e)ko ekaina
- 2022(e)ko maiatza
- 2022(e)ko apirila
- 2022(e)ko martxoa
- 2022(e)ko otsaila
- 2022(e)ko urtarrila
- 2021(e)ko abendua
- 2021(e)ko azaroa
- 2021(e)ko urria
- 2021(e)ko iraila
- 2021(e)ko uztaila
- 2021(e)ko ekaina
- 2021(e)ko maiatza
- 2021(e)ko martxoa
- 2021(e)ko otsaila
- 2021(e)ko urtarrila
- 2020(e)ko abendua
- 2020(e)ko azaroa
- 2020(e)ko urria
- 2020(e)ko iraila
- 2020(e)ko abuztua
- 2020(e)ko ekaina
- 2020(e)ko maiatza
- 2020(e)ko apirila
- 2020(e)ko martxoa
- 2020(e)ko otsaila
- 2020(e)ko urtarrila
- 2019(e)ko abendua
- 2019(e)ko azaroa
- 2019(e)ko urria
- 2019(e)ko iraila
- 2019(e)ko abuztua
- 2019(e)ko uztaila
- 2019(e)ko ekaina
- 2019(e)ko maiatza
- 2019(e)ko apirila
- 2019(e)ko martxoa
- 2019(e)ko otsaila
- 2019(e)ko urtarrila
- 2018(e)ko abendua
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko uztaila
- 2018(e)ko ekaina
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko apirila
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko abuztua
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko abuztua
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
Kategoriak
- 1919-2019 mendeurrena
- Aktualitatearen Gakoak
- Aldizkaria
- Aplikazioak
- ARGIA Eguna
- Argia Jendea mintzo
- Argia Sariak
- Durangoko Azoka
- Egin ARGIAkoa 2019
- Ekonomia sozial eraldatzailea
- Elikadura burujabetza
- Elkarlanak
- Erredakzioa
- Formakuntza
- Ingurumena
- Internet
- Kazetaritza ez da delitua
- Komunitatea
- Lan eskaintzak
- Liburuak
- OlatuKoop
- Sailkatu gabea
- Sailkatugabeak
- Sare sozialak
- Webgunea
Lanean ere formazio beharra dago
Atalak: Sailkatu gabea
[Itsaso Zubiria Etxeberria] Lantalde berria sortu da ARGIAn: Formazioa. Orain arte ere, modu ordenatuegian izan gabe, baina antolatu izan dituzte formazio saioak. Adibidez, bere garaian June Fernandez izan zuten gonbidatu kazetaritza ikuspegi feministatik nola egin lantzeko eta duela gutxi ikerketa kazetaritza egiteko zenbait gako eskaini dizkie Ahoztar Zelaietak. Eta langile bakoitzak ikastaro eta jardunaldi interesgarririk ikusten duenean, ARGIA beti dago prest langileak formatzen laguntzeko. Talde berriaren helburua da maiztasun batekin klase magistral antzekoak antolatzea, baita etxe barruko ezagutza elkarrekin partekatzea ere.
Gaien proposamenak ez dira beti lantalde horretatik aterako zuzenean. Beraiek izango dira formazioaren antolatzaileak, baina aurretik lankideei galdegin diete zer den saio hauetan landu nahiko luketena. Zer behar ikusten dituzten. Pertsonalak eta taldekoak. Lan hori jada egina dago, bilduta dituzte lagunen nahi eta gogoak eta osatu dituzte lau bloke, jasotako iritzi guztiak bertan sailkatuz. Bat, teknologia burujabetzarako tresnak: teknologia gure egunerokoaren geroz eta parte handiagoa betetzen ari den bitartean nola lortu ahalik eta burujabeen izatea arlo honetan? Bi, atal teknikoa: ARGIAn gehien erabiltzen diren ofimatikako programei ahalik eta probetxu gehien ateratzeko gaitasunak lortzeko. Hiru, idazkerari begira, euskarari begira, kazetaritza edukiei…: hausnarketarako bide emango duten barne-eztabaidak pizteko balioko du, taldean oinarri batzuk finkatzeko. Lau, ARGIAn barrura begira jartzeko unea taldearen martxa hobetzeko eta indartzeko baliogarri: adibidez, nola landu elkar-zaintza enpresa barruan?
“Zein gairen inguruko formazioa jasoko zenuke gustura?” ez da langileei egin zaien galdera bakarra izan. “Gairen bat eskaintzeko prest egongo zinateke? Zein?” galdera da bigarrena. Denok gara gairen batean arituagoak eta besteei gako batzuk emateko kapaz. Helburua hori ere bada, ARGIAn hain preziatua den transmisioa modu honetan ere egitea. Ez bakarrik zaharrenek gazteenei historiaren, baloreen inguruan egiten diena. Baina noski, ez dira elkarren arteko formaziora mugatuko; beharrezko ikusten dituzten gaietarako kanpotik ekarriko dute gai-emailea.
Beren buruari denbora-presio handiegirik jarri gabe, maiztasun batekin saio hauek egiteko asmotan, lehen klasea eskaini die Axi Lopez lankideak teknologia burujabetzaren inguruan. Ostiralak baliatuko dituzte saio hauek egiteko eta bide batez, elkartzeko beta izango dute; hamaiketako eta bazkari eta guzti.