Urriaren 12an, ARGIAn ez dugu ezer ospatzeko

argia
0
Santo Domingoko Cristobal Colonen estatua parean herritarren protesta iaz (argazkia: EFE)

Amerikako jatorrizko herrien genozidioaren hasiera ospatzen da urriaren 12an, eta, ARGIAn ez dugu bat egiten jai egun horren atzean dauden ideiekin, ez dituztelako gure balioak ordezkatzen. Horregatik, asteazken honetan lan egingo dugu. Lasarte-Oriako egoitza zabalik egongo da beti bezala eta webgunea ere normaltasunez elikatuko dugu.

ARGIAn aspaldi hasi ginen gure balioetan oinarrituriko lan egutegia osatzen. Uztailaren 14 (Frantziako Egun Nazionala) eta abenduaren 6a (Espainiako Konstituzioaren Eguna) ere lan eguna dira guretzat, eta abenduaren 3a (Euskararen Eguna) jai ofizial bihurtu dugu. Gainera, aurten Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan irailaren 6a ere jai eguna izan da instituzioek hala izendatuta, Elkanoren mundu bira dela-eta, baina ARGIAn lan egin dugu arrazoi berberengatik.

Lan egiteaz gain, ospakizun horien atzean dagoena salatu eta beste ikuspegi bat ematea ere badagokigula uste dugu. 2019ko urriaren 12an, ARGIAren 100. urteurrenean, “Deskolonizatzeko Eguna” antolatu genuen Donostian, esaterako.

Halako egutegi burujabeak eta egitasmoak bultza nahi badituzu, egin zaitez ARGIAko kide!

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA