ARGIAren barrenak
Etxe barruan egositakoak plazaratzeko gunea da hau. Irakurlearekin harreman zuzena izateko beste molde bat. Gurea adierazteko, zurea jasotzeko txokoa.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Orain dela 30 urte Joxemi Zumalabe hil zen – Joxemi Zumalabe Fundazioa(e)k 42 urte besterik ez bidalketan
- 42 urte besterik ez(e)k 42 urte besterik ez bidalketan
- Imanol Alvarez(e)k Argiaren abiaduran eta duin bidalketan
- Chivitek Irulegiko eskuaz esandakoak, hizkuntza politiketan badu islarik? - Angelu itsua(e)k Euskara Nafarroa osoan ofiziala izatea eskatzen duen adierazpenarekin bat egin du ARGIAk bidalketan
- Lizentzia da prozedura - Gazteluko plazatik(e)k Lizentzia libreak, euskal hedabideen etxea eraikitzeko tresna bidalketan
Artxiboak
- 2023(e)ko martxoa
- 2023(e)ko otsaila
- 2023(e)ko urtarrila
- 2022(e)ko abendua
- 2022(e)ko azaroa
- 2022(e)ko urria
- 2022(e)ko iraila
- 2022(e)ko uztaila
- 2022(e)ko ekaina
- 2022(e)ko maiatza
- 2022(e)ko apirila
- 2022(e)ko martxoa
- 2022(e)ko otsaila
- 2022(e)ko urtarrila
- 2021(e)ko abendua
- 2021(e)ko azaroa
- 2021(e)ko urria
- 2021(e)ko iraila
- 2021(e)ko uztaila
- 2021(e)ko ekaina
- 2021(e)ko maiatza
- 2021(e)ko martxoa
- 2021(e)ko otsaila
- 2021(e)ko urtarrila
- 2020(e)ko abendua
- 2020(e)ko azaroa
- 2020(e)ko urria
- 2020(e)ko iraila
- 2020(e)ko abuztua
- 2020(e)ko ekaina
- 2020(e)ko maiatza
- 2020(e)ko apirila
- 2020(e)ko martxoa
- 2020(e)ko otsaila
- 2020(e)ko urtarrila
- 2019(e)ko abendua
- 2019(e)ko azaroa
- 2019(e)ko urria
- 2019(e)ko iraila
- 2019(e)ko abuztua
- 2019(e)ko uztaila
- 2019(e)ko ekaina
- 2019(e)ko maiatza
- 2019(e)ko apirila
- 2019(e)ko martxoa
- 2019(e)ko otsaila
- 2019(e)ko urtarrila
- 2018(e)ko abendua
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko uztaila
- 2018(e)ko ekaina
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko apirila
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko abuztua
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko abuztua
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
Kategoriak
- 1919-2019 mendeurrena
- Aktualitatearen Gakoak
- Aldizkaria
- Aplikazioak
- ARGIA Eguna
- Argia Jendea mintzo
- Argia Sariak
- Durangoko Azoka
- Egin ARGIAkoa 2019
- Ekonomia sozial eraldatzailea
- Elikadura burujabetza
- Elkarlanak
- Erredakzioa
- Formakuntza
- Ingurumena
- Internet
- Kazetaritza ez da delitua
- Komunitatea
- Lan eskaintzak
- Liburuak
- OlatuKoop
- Sailkatu gabea
- Sailkatugabeak
- Sare sozialak
- Webgunea
Herri memoria elikatzen jarrai dezagun
Atalak: Sailkatugabeak
2023ko ARGIAren egutegia jadanik salgai dago Argiaren Azokan. (Argazkia: Dani Blanco)
[Itsaso Zubiria Etxberria] Horixe da 2023ko ARGIAren Egutegiaren helburua. Laugarren urtez efemerideek hartuko dute protagonismoa Euskal Herriko hamaika sukaldetan, goizero, eguna argitzearekin batera egutegiari orrialdetxo bat kendu eta historiaren dosi txiki bat dastatuz.
Datorren urtean badira urteurren borobil pila. 50 urte beteko dira Allenderen kontrako estatu kolpea eman zenetik Txilen, AEBetako azken soldaduek alde egin zutela Vietnamdik edo ETAk Carrero Blanco frankista airean bota zuela Madrilen. Mendeurrena beteko da Pantxo Villa mexikarra hil zutela. Erraz esaten da, baina hogeita bost urte beteko dira Lizarra-Garaziko akordioa sinatu zela, Egin itxi zutela eta Aitor Zabaleta hil zutela. Hogei, berriz, AEBen Irakeko inbasiotik edo Euskaldunon Egunkaria itxi zutenetik. Eta hamarkada oso bat pasa da bizardun batzuek Sanferminetako txupinazoan irribarre bat atera zigutenetik.
Urtero bezala, efemeride gehienak berriak dira eta eguneroko historia bat topatu, laburrean erredaktatu eta argazkia bilatzeak lan handia eskatzen badu ere, emaitzak merezi du. Xabier Burgaña ibili da lan horretan. Lau urte hauetan egindako lana Argia.eus-eko egutegiaren kanalean dago jasota eta eskuragarri dago nahi duenarentzat.
Egutegia aspaldiko produktua da ARGIAn, ia klasiko bat, esango nuke; ondo funtzionatzen du eta baditu jarraitzaile fidelak. Zahar eta gazte. “Gure amonaren sukaldea eta gure alaba lotzen dituen tresna”, irakurtzen genion abuztuan Hedoi Etxarteri Twitterren. Etxe batzuetan balio du belaunaldi desberdinetako kideak batzeko eta haurrekin erabili daiteke jolas modura ikasteko ere.
Historia edo gizartea bezalako irakasgaiak ingelesez irakasteko moda absurdo horri izkin egiteak geroz eta zailagoa dirudien garaiotan –historiarik eta ingelesik txukun ikasi gabe bukatzeko, azkenean– ARGIAk herri memoria elikatzen jarraitzeko hautua egiten du, etxe giroan, modu errazean eta euskaraz. Historia guk kontatzeak eta gure hizkuntzan kontatzeak asko esan nahi baitu.