ARGIAren barrenak
Hasiera » Erredakzioa » Gazterik ez omen dago lanerako
Urt23 0

Gazterik ez omen dago lanerako

Atalak: Erredakzioa

Lide Iraola hernaniarra ARGIAn izan da praktikaldia egiten (argazkia: Dani Blanco)

[Itsaso Zubiria Etxeberria] Unibertsitatean ikasi ikasi… Tira, bai, zerbait ikasten da. Baina nago unibertsitate garaian ikasten dela gehiago, batez ere etxetik kanpora joateko aukera badago. Egiten du txorikumeak lehen saltotxoa habiatik. Batzuek, bizi, astintzen dituzte hegoak; beste batzuei gehixeago kostatzen zaie; baina normalean denek ikasten dute. Lanerako berdin. Unibertsitatean ikasi ikasi… ez da gehiegi prestatzen lan mundurako. Teoriak eta abarrak mordoa, baina aplikazioa… Aplikazioa lanean ikasten da.

Lide Iraola Azpeitia hernaniarra da bere kazetaritza ikasketak praktikan jartzen azkena ARGIAn. Amaitzear du lau hilabeteko egonaldia eta egin eta ikasitakoarekin “gustura” dagoela adierazi digu. Honela dio: “Asko ikasi izanaren sentipenarekin noa, bai idazten ikasi izana, bai euskara maila hobetzearena, baina gehien eskertu dudana izan da lan munduak eta erredakzio batek nola funtzionatzen duten ikusi eta ikasi izana”.

Praktikaldiak Bilbon zegoela harrapatu du, distantzia medio ordu asko egin ditu etxetik eta ezin izan du nahi beste denbora pasa erredakzioan eta lankideen ondoan.
Nondik eta nora

Udan Berria egunkarian aritu da lanean, nazioarteko sailean. Euskarazko idatzizko kazetaritzan ikusten du bere burua eta horregatik aukeratu ditu egunkaria eta aldizkaria. “ARGIA erreferentziazko hedabidea da eta Berria-n aritu ondoren, banuen beste mundu bat ezagutzeko gogoa, idatzizkoan beste ikuspuntu batetik aritzekoa”, azaldu digu Iraolak.
Urtebete geratzen zaio gradua amaitzeko eta hori da lehen helburua. Ez dauka buruan ikasketa gehiagorik, aukera baztertzen ez badu ere. Dena den, lanean “kontent” ibili dela esan digu eta “aukerarik suertatzen bada” helduko diola.

Patxadazko kazetaritza atsegin duela jabetu da edo horretarako joera duela, albiste labur eta azkarrak idazterakoan ere, “jakin-minagatik-edo”, luzatzera egiten duela. Eta praktikaldia bukatuagatik ere, jarraitu nahi du ARGIArako lantxoak egiten. Bitartean, “nire aldetik ikasten jarraituko dut: irakurriz, berriei adi egonaz, kultura kontsumituz…”, diosku.

Iruzkina idatzi Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

ARGIAren barrenak

Etxe barruan egositakoak plazaratzeko gunea da hau. Irakurlearekin harreman zuzena izateko beste molde bat. Gurea adierazteko, zurea jasotzeko txokoa.

Azken bidalketak

  • Gazterik ez omen dago lanerako
  • Sagarrak ez du sagardoa bakarrik ematen
  • 42 urte besterik ez
  • Argiaren abiaduran eta duin
  • Baliozko arrazoiak ARGIAkoa egiteko

Iruzkin berriak

  • 42 urte besterik ez(e)k 42 urte besterik ez bidalketan
  • Imanol Alvarez(e)k Argiaren abiaduran eta duin bidalketan
  • Chivitek Irulegiko eskuaz esandakoak, hizkuntza politiketan badu islarik? - Angelu itsua(e)k Euskara Nafarroa osoan ofiziala izatea eskatzen duen adierazpenarekin bat egin du ARGIAk bidalketan
  • Lizentzia da prozedura - Gazteluko plazatik(e)k Lizentzia libreak, euskal hedabideen etxea eraikitzeko tresna bidalketan
  • Euskarazko hedabideak eta jabetza intelektuala(e)k Lizentzia libreak, euskal hedabideen etxea eraikitzeko tresna bidalketan

Artxiboak

  • 2023(e)ko urtarrila
  • 2022(e)ko abendua
  • 2022(e)ko azaroa
  • 2022(e)ko urria
  • 2022(e)ko iraila
  • 2022(e)ko uztaila
  • 2022(e)ko ekaina
  • 2022(e)ko maiatza
  • 2022(e)ko apirila
  • 2022(e)ko martxoa
  • 2022(e)ko otsaila
  • 2022(e)ko urtarrila
  • 2021(e)ko abendua
  • 2021(e)ko azaroa
  • 2021(e)ko urria
  • 2021(e)ko iraila
  • 2021(e)ko uztaila
  • 2021(e)ko ekaina
  • 2021(e)ko maiatza
  • 2021(e)ko martxoa
  • 2021(e)ko otsaila
  • 2021(e)ko urtarrila
  • 2020(e)ko abendua
  • 2020(e)ko azaroa
  • 2020(e)ko urria
  • 2020(e)ko iraila
  • 2020(e)ko abuztua
  • 2020(e)ko ekaina
  • 2020(e)ko maiatza
  • 2020(e)ko apirila
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko iraila
  • 2019(e)ko abuztua
  • 2019(e)ko uztaila
  • 2019(e)ko ekaina
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2019(e)ko urtarrila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko abuztua
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua

Kategoriak

  • 1919-2019 mendeurrena
  • Aktualitatearen Gakoak
  • Aldizkaria
  • Aplikazioak
  • ARGIA Eguna
  • Argia Jendea mintzo
  • Argia Sariak
  • Durangoko Azoka
  • Egin ARGIAkoa 2019
  • Ekonomia sozial eraldatzailea
  • Elikadura burujabetza
  • Elkarlanak
  • Erredakzioa
  • Formakuntza
  • Ingurumena
  • Internet
  • Kazetaritza ez da delitua
  • Komunitatea
  • Lan eskaintzak
  • Liburuak
  • OlatuKoop
  • Sailkatu gabea
  • Sailkatugabeak
  • Sare sozialak
  • Webgunea

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA