Jakingo duzuenez, oraingoan multinazional batek erabaki du ARGIAren aurka egitea. Suitzan egoitza duen Solway Investment Group enpresakoak, munduko nikel erauzle handienetakoak, bere Madrilgo abokatu bufetearen bidez, mehatxuka etorri zaizkigu ez hanka ez buru ez duten akusazioekin. Ez badakizu zertaz ari garen, artikulu honetan daukazu informazio guztia.
Imajinatuko duzuenez, burofaxa jaso genuen lehen uneko harridura haserre bilakatu zen, azkar ulertu baikenuen zer zen hori: gu isilarazteko enegarren saiakera. Horregatik, isilean eta bakarka egin diguten erasoari publikoki eta kolektiboki erantzun diogu. Elkartasuna sentitu dugu, oihartzun mediatikoa handia izan da eta hemendik eskerrak eman nahi dizkiegu sektoreko profesional eta babesa adierazi diguzuen lagun guztiei. Estimatuta dago.
Ikusteke dago nola amaituko den guztia. Guk argi adierazi dugu ez dugula berentzat deserosoa den elkarrizketa ezabatuko –gehiago zabaltzea lortzen ari dira–, ezta 15.000 euro ordainduko ere. Komunitate honetako milaka lagunek eskuzabaltasun osoz jartzen duten dirua, ardura osoz kudeatzen duguna, ez diegu emango urtean milioika dolar irabazten dituztenei. Mehatxu egin digute epaitegietara eramango gaituztela, difamatu ditugula. Guk erantzun diegu kazetaritzaren defentsa egingo dugula, ez gaituztela beldurtuko.
Eraso hau ARGIA indartzen jarraitzeko baliatu nahi dugu. Horregatik eskatu nahi dizugu, proiektu hau estimatzen baduzu eta oraindik ez bazara ARGIAkoa, gure lana baloratzen baduzu eta aukera baduzu ekarpen ekonomiko bat egiteko (zuk nahi duzun kopurua), animatzeko kazetaritza independentea babestera. Mugarik Gabe GKE-ak salatu du enpresa horrek hedabide kritikoak isilarazteko estrategia planifikatu bat duela eta ARGIAren aurkako erasoa testuinguru horretan kokatzen dela. Guatemalako kazetariek ere hori adierazi digute. Solwayk pentsatuko zuen hizkuntza txiki honetan eginiko hedabide txiki bat erraz kikilduko zuela, baina ez dute ulertzen, logika kapitalista guztietatik at, diru irabazi asmorik gabe, komunitate batek sendo eusten dion proiektua dela hau, independentzia ekonomikoaz eta periodistikoaz harro dagoena, eta kostako zaiela gu isilaraztea.
Guretzat harrotasun iturri den, eta sare sozialen bidez goian duzuen mezua bidali zigun Paolina Albani elkarrizketaren protagonistak, prentsaurrekoa eman genuen egunean.
Horregatik guztiagatik, argi adierazi nahi dizugu asko estimatuko genukeela zure babesa:
Olatukoopeko lagunek esan bezala, halakoak isilaraztea logika kolonial eta depredatzailearen barruan kokatzen da: ARGIA zigortzen badute mundu zabalean ingurumenaren defentsan ari diren herritarrez gain, hedabide guztiek galduko dute. Jende honek ondorioztatuko baitu hedabideak mehatxatzea jokaldi ona dela.
Eskerrik asko denoi, lagunok. Guk lanean jarraituko dugu, kazetaritza egiten, multinazional eta jende boteretsuari gustatu ala ez.
Kazetaritza ez da delitua. Solway, utzi ARGIA bakean.
1 Iruzkin
Arratsalde on!
Mi nombre es Andres Arnal, soy un periodista freelance de Cataunya y actualmente resido en Guatemala. Estoy haciendo una investigación periodística sobre el conflicto social de El Estor, donde tuve la oportunidad de estar hace unas semanas entrevistando a las comunidades locales.
Estoy trabajando una serie de piezas para medios del Estado Español y de Guatemala, y una de ellas trata sobre el estado actual de criminalización y la vulneración de derechos humanos aun persistentes. Justo esta semana leí en el medio de comunicación Setmanari la Directa- donde colaboro cuando tengo ocasión- sobre el caso de persecución de Solway contra vuestro medio y contra Paolina Albani.
En este sentido, me gutaria, si fuera posible, haceros una pequeña entrevista o tener una breve charla para conocer más acerca del tema, ya que esta es una muestra más de persecución y criminalización por parte de las empresas extractivas en el municipio.
Os mando un abrazo, eskerrik asko!