Astekaria irailetik aurrera bueltan

argia
0

Urtero moduan, aurten ere udako sasoian etenalditxoa egingo dugu ARGIA astekariari dagokionez. Hala, datozen lau asteetan ez dugu argitaratuko; irailarekin batera itzuliko gara indarrak hartuta. Baina astekariaren ordez 108 orrialdeko Gakoak aldizkari berezia jasoko duzue etxean ARGIAko kideok, abuztuko egun sargorietan patxadaz irakurtzeko.

Gainera, aktualitatearen inguruan informatuta egoteko Argia.eus webguneak martxan jarraituko du. Egunero, gertatzen ari denari buruzko albisteak egingo ditugu eta eduki sakonagoak ere eskainiko ditugu. Horiek guztiak gure Telegram kanalean eta bestelako sareetan zabalduko ditugu beti bezala.
Azoka abuztuan

ARGIAren Azokak ere martxan jarraituko du abuztuan eta gutxieneko zerbitzuak bermatuko dira. Telefono deiak ezin izango ditugu hartu, baina eskaerak internet bidez egin daitezke betiko moduan, azoka.argia.eus webgunean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA