Gero eta hedabide gehiago ari da webgunea giltzarrapoz ixten eta informazio hori salgai jartzen. ARGIAn, aldiz, gure hautua garbi dugu: eduki guztiak irekita mantenduko ditugu.
Astekaria osorik duzu eskura Argia.eus-en, baita aktualitateko albisteak, podcastak eta multimedia kanala ere. Guztia doan eta libre.
Baina zergatik hartu dugu hautu hori?
Herritar guztiei informazioa bermatzeko. Gure ustez, diruak ezin du inorentzat muga izan informatuta egoteko. Eskubide bat da. Gainera, bizi ditugun garaiotan funtsezkoa iruditzen zaigu desinformazioari aurre egitea. Edukiak sarean libre jarrita Euskal Herri kritiko, konprometitu eta euskalduna elikatu nahi dugu, ezkerreko ikuspegi batetik eta kazetaritza independentearen bidez.
Bestetik, euskararentzat estrategikoa da sarean ahalik eta eduki gehien zabaltzea, jende gehiagok erabiliko duelako. Zapaldutako hizkuntzek ez dute oztopo gehiago behar. Guk euskaldun guztiengana iritsi nahi dugu.
Baina bada beste arrazoi bat: ARGIAn lizentzia libreekin egiten dugu lan. Duela hamabi urte erabaki genuen gure edukiak CC-BY-SA lizentziapean jartzea eta geroztik gure edukiak nahieran partekatu daitezke, kazetaritza independentea mugarik gabe zabaltzeko.
Eta hau guztia nola da posible? ARGIAko kideen diru-ekarpenei esker eskaintzen ditugu eduki guztiak irekita sarean. Zuri esker.
Lagundu zeuk ere sare libreari eusten. Oraindik ez bazara, egin zaitez ARGIAkoa.