Azaroa ARGIA izango da aurten Gasteizen

argia
5
Ondarroan_txiki
‘Trantsizioak’ erakusketa hainbat tokitan izanda jadanik ikusgai, tartean Ondarroako Argia Egunean (argazkia: Dani Blanco)

Trantsizioak erakusketa Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxean egongo da ikusgai azaroan. Bere ibilbidetxoa egiten ari da; Gasteizera eraman aurretik Ondarroako Argia Egunean izan genuen eta Lasarten, Hernanin, Oñatin… ere egon da. Baina behin Gasteizera eramanda zergatik erakusketan bakarrik geratu?

Gasteizko egoera soziolinguistikoa asko aldatu da azken urteetan, eta herri mugimendu aldetik ere oso hiri bizia izanik, erakusketan ikusarazi nahi denaren bidetik hainbat ekitaldi antolatu ditugu. Gehiago jakin nahi?

Azaroaren 3tik 24ra egongo da ikusgai lau hamarkadetako eraldaketei begira jartzen gaituen erakusketa. Eta bitarte horretan, Oihanederrekin eta Alearekin elkarlanean beste hainbat ekitaldi antolatzeko beta hartu dugu.

Azaroaren 3an bertan, erakusketaren irekieran, bisita gidatua dago prestatuta. Dauden argazkiek 1976-2016 urteen arteko Euskal Herriko gertaerak kontatzen dituzte, baina aprobetxatuko da Gasteizko hiru lagunek historia lokalagoa kontatu eta biak konbinatzeko. Hizlariak izango dira: Amelia Barquín, Estitxu Villamor eta Bego Oleaga Erdoiza.

SolasALEAn elkarrizketa irekia egiten dute hilabetero Oihanederren, eta azaroaren 11koa Aleak eta ARGIAk elkarlanean antolatzeko aprobetxatuko dute. Jone Goirizelaia izango da gonbidatua, eta Mikel Asurmendi (ARGIA) eta Edurne Begiristain (Alea) elkarrizketatzaileak. Publikoak ere galderak egiteko aukera izaten du saio hauetan.

Garoñarentzat erabakiorrak diren aste hauetan, ireki edo itxita mantentzearen erabakia hartzear baitaude (aste honetako ARGIAn erreportaje zabala aurkituko duzu horri buruz), gaiaren inguruko hitzaldia dinamizatuko du Unai Break Aitor Urresti (EHUko irakaslea) eta Patxi Alaña (Garoñaren kontrako foroa) hizlariekin. Garoña behin betiko itxi? izenarekin azaroaren 16an izango da.

Eta errematatzeko bideo-foruma. Ziztadak, desobedientzia zibilari buruzko dokumentala ikusi eta Zigor Olabarriarekin (Lurralde Askea) eta Saioa Iraolarekin (Bilgune Feminista) solasaldia izango da.

Egitarauko ekitaldi guztiak Oihanederren izango dira, arratsaldeko 19:00etan. Segidan duzu egitarau osoaren zehaztasunak ematen dituen esku-orria.

Esku orriaEsku orria

5 Iruzkin
Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA