Tokian tokiko ekonomiaren erradiografiak

argia
0

Euskal Herriko eskualde eta herrietako ekonomiaren berri izateko “Ekonomia bertan” izeneko artikulu sorta argitaratuko du hilero ARGIAk. Nola eragin du ekonomia krisiak industria handiko udalerrietan?  Zein irtenbide sortu dira langabeziak gehien jo duen eskualdeetan? Zein bilakaera izan du turismoak hiriburuetan?

Galdera horiei eta beste askori erantzuteko artikuluak izango dira, estatistika iturrietako eta bertatik bertara jasotako informazioa uztartuko duten ekonomiaren erradiografiak.

ekoomia_bertan
“Ekonomia bertan” saileko artikuluek eskualdeen datuak, mapa eta erradiografia orokorra eskainiko dute.

Lehenengo artikulua irakurgai dago jada. Ablitaseko errealitate ekonomikoa izan dugu hizpide Olibondoen dardara Nafarroako hego-hegoan izeneko erreportajean, Urko Apaolazak idatzia. Nafarroako Erriberako txoko hartan nekazaritzako lur-eremuak bateratzearen ondorioak zein izan diren aztertu du kazetariak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA