“Berdea da more berria. Bizkaiko egoitzetako grebalarien testigantzak” liburua Euskal Herriko hainbat herritan aurkeztu dugu 2019ko otsailean Bilbon aurkeztu genuenetik. Martxoaren 14an Altzon aurkeztuko dute liburua Onintza Irureta Azkune egileak eta Aitziber Aranberri Gipuzkoako egoitzetako langile eta grebalariak.
ARGIAk Manu Robles Arangiz Fundazioarekin elkarlanean argitaratutako liburua Bilbon, Iruñean, Donostian, Baionan, Durangon, Zumaian, Azpeitian, Mundakan eta Lekunberrin aurkeztu dugu urtebeteko epean. Liburuak gaztelaniarako (“No eran trabajadoras, solo mujeres”, itzultzailea Maria Colera, argitaletxea Manu Robles Arangiz Fundazioa) eta katalanerako (“El verd és el nou lila”, itzultzailea Oriol Valls, argitaletxea Tigre de paper) itzulpenak ere baditu.
“Berdea da more berria” liburuaren aurkezpenean, egileaz gain, Aitziber Aranberrik bere testigantza emango du. Aranberri Gipuzkoako egoitzetako sektoreko langilea da eta ia 240 egun daramatza greban.