Lurraldetasuna eta berdintasuna oinarri garrantzitsuak dira ARGIArentzat. Oinarri, balio eta ipar, gure neurriaren eta aukeren arabera horiek praktikara eramaten saiatzen gara egunero. Eta horren erakusgarri da harpidetzei dagokionean azken hilabeteotan egin dugun apustua. Izan ere, mugak sortzen dituen gastuak bere gain hartu ditu ARGIAk, euskaldun guztiok, Ipar zein Hego Euskal Herrikoak izan, ARGIA etxean jasotzeko aukera eta baldintza berak izan ditzagun. Orain arte mugaren alde baterako edo besterako harpidedunek tarifa ezberdinak ordaindu izan dituzte, kostua estatuen posta sistemaren araberakoa izan baita. Baina tarifen bateratzeari esker, Ipar Euskal Herriko harpidedunek hegoaldekoen prezio berdinean jasoko dute ARGIA.
Harpidetza bat egiten den aldiro,
ARGIAk Euskal Herria margotzen du bere konpromisoaren koloreekin