ARGIA Eguneko bazkarirako txartelak salgai

argia
2
Lur Lanek bertako eta garaiko produktuz egingo du ARGIA Eguneko bazkaria (Arg.: Dani Blanco).
Iaz bezala, Lur Lanek bertako eta garaiko produktuez egingo du ARGIA Eguneko bazkaria (Arg.: Dani Blanco).

Dena prest dago irailaren 20an ARGIA Eguna ospatzeko Oñatin, Txikitik eragiten lelopean. Berdintasunean, parte-hartzean eta inguruarekiko errespetuan oinarritutako egitaraua prestatu dugu, eta horren barruan azpimarratzekoa izango da bertako eta garaiko produktuekin egindako bazkaria.

Lur Lan baserritar elkartea arduratuko da otordu bikaina prestatzeaz, eta Debagoienako Ereindajan elkarteak ere parte hartuko du produktuen hornikuntzan.

Bazkalostean, Jakoba Errekondo Bizi Baratzea liburuaz solasean arituko da bertan bildutakoekin. Haren hitzei laguntzeko, hiru marrazkilarik jardungo dute bat-bateko lanean: Antton Olariaga, Ainara Azpiazu Axpi eta Joseba Larratxe Josevisky.

Bazkariaren prezioa 15 eurokoa da, eta 200 lagunentzat dago lekua. Txartelak Oñatiko Kultur Etxean eta Arrasateko Jai Zale tabernan daude salgai; ARGIAra deituta ere egin daiteke erreserba, 943-37 15 45 telefono zenbakian, edo sustapena@argia.eus helbidera idatziz. Bestela, hemen klik egin eta barruko formularioa bete dezakezu

Iazko Argia Egunean Usurbilen egindako bazkariaren irudia (Arg.: Dani Blanco)
Iazko Argia Egunean Usurbilen egindako bazkariaren irudia (Arg.: Dani Blanco)
2 Iruzkin
Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA