Ekainak 4, Eman bidea euskarari manifestazioa Iruñeko kaleetan, Kontseiluak antolatuta. Duela urte batzuetako deiadarrak manifestazioetan: “Aski da!”, “Baztertzen gaituzue!”, “Ez dago eskubiderik!”. Larunbateko lelo errepikatua: “Barkos, bultza! Hemen duzu laguntza!”. Euskaltzaleek mezu argia dute aldaketaren gobernuarentzat: erasoen aurrean babestuko zaituztegu, baldin eta hizkuntza politikan neurri ausartagoak hartzen badituzue. Barkos, bultza!
Argazkia: Jagoba Manterola / Argazki Press