Futbolaren aurpegirik distiratsu eta era berean lokaztuena erakutsi ohi digute hedabideek. Zirkua negozio. Asko dira, baina, futbolak herriarena izan behar duela aldarrikatzen duten zaleak, eta balore batzuk sustatzeko erreminta ona dela pentsatzen dutenak. Bilbon, Arrazakeriaren Aurkako III. Futbol Txapelketa egin dute asteburuan, abuztuaren 17tik Santutxuko Karmelan lo egiten ari diren pertsona desplazatuei elkartasuna adierazteko. Hirugarren edizio honetan, 35 taldek parte hartu dute. Txapelketa jokatu bitartean reggae musika entzun da Santutxuko kantxan, Pantx kolektiboaren eskutik.
Argazkia: Ekaitz Zilarmendi
Testua: Jon Torner