Amazoniarik gabe, bizitzarik ez

Munduko animalia eta landareen %10aren etxea da, baita ehunka herri eta kulturaren sorterri eta babesleku. Munduko basorik handiena ez da kapitalismoaren gurpil zorotik salbu, eta hala deforestazio eta abeltzaintzarako lurren hedapen etengabeak kalte izugarria eragin die han bizi diren oihan eta herriei. Berbarako, bi datu: Amazoniako lurren %40a Brasilgo estatuaren barruan dago eta azken 40 urtean lurren bostena suntsitu dute. 10 urtean behin Amazonas ibaian bizi diren izurdeen erdia hiltzen da. Amazoniaren defentsa koordinatzeko, Bogotan elkartu dira Hego Amerikako bederatzi herrialdetako hainbat jatorrizko herritako ordezkariak. Perutik Atlantikora doan korridore bat sortu nahi dute, 150 bat milioi hektareako bizitza eta kultur aniztasuna babesteko. Azaroan Nazio Batuen Erakundean aurkeztuko dute.

Argazkia: Avaaz
Testua: Axier Lopez

View All

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.