Lotsaren harana

Diktadorearen gorpuzkinak urte amaiera baino lehen deshobiratuta, Erorien Harana faxisten erromes toki izatea eragotzi nahi du Pedro Sánchezen Gobernuak. Ez da memoriaren museo izango, asko jota hilerri zibil. Berradiskidetzearen gune izateak ez du zentzurik, nola ba? Frankismoaren “bi Espainien” errelatoari haizea ematea litzateke, erregimenak derrigorturik eramandako milaka errepublikar anonimoren hezurrek hor jarraitzen duten bitartean, beldurraren tenplu mortu zaharkituan. Gutxienez hori jakin dezatela turistek selfiea atera aurretik.

Argazkia: Santi Donaire
Testua: Urko Apaolaza

View All

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.