Euskal Herri osoko milaka lagunen babesa jaso dute larunbatean Iruñeko Maravillas gaztetxeko lagunek. Eta haien bultzadaz eta rotaflex-aren laguntzaz, Nafarroako Gobernuak herritarrei itxiarazitako atea zabaldu zuten. Hurrengo egunean, ordea, auzoa berriz poliziaz josi eta atzera ere hormatu zuten eraikina. Autogestiotik gaztetxe batek izaera eta mezu politiko propioa garatzea botereak onartu ezin zuen hautua da, antza. Eta horretan, abizena ezberdina izanik ere –Barcina edo Barkos–, gatazkak bideratzeko karta ez dute aldatu: indarkeria.
Argazkia: Ibai Arrieta
Testua: Axier Lopez