Muga baino, helmuga

Azken sei hilabeteetan, 5.500 pertsona artatu ditu Irungo Harrera Sareak. 2.000 gurutze jarri ditu Sortuk Donostiako Kontxa hondartzan, iaz Mediterraneoan itota hil zirenak bezainbeste. Espainiako Gobernuak hitzartutako migratzaile kopurutik %11 jaso ditu, eta Frantziako Gobernuak %22. ACNUR-en arabera, 2017an 68.500.000 lagun iren sorlekutik alde egin behar izan zutenak. Kopuru dantza amaigabea da errefuxiatuena. Zenbaki izateari utzi, eta pertsonak pertsona gisa hartuko dituen herria aldarrikatu dute asteburuan. Euskal Herria helmuga izan dadin, eta ez muga inorentzat.
Argazkia: Gorka Rubio (Foku)
Testua: Axier Lopez
View All

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.