Martxoaren 14an urtea bete da Marielle Franco Rio de Janeiron tiroz hil zutela. Hiltzaileek argi utzi nahi zuten feminista, beltza, lesbiana eta antikapitalista izatea eta LGBT herritarren eta emakume beltzen eskubide zibilen alde borrokatzea garesti ordaintzen dela. Baina are argiago erakutsi dute ostiralean Euskal Herriko eta mundu osoko ‘Marielle’ guztiek, ‘Bolsonaro’ ororen aurkako txertorik onena ez isiltzea eta kalera harro ateratzea dela. Irudian: Rioko inauterietako txapelketa irabazi duen eskolak ekintzailea oroitu du milioika lagunen begiradapean.
Argazkia: Brazil Photo Press
Testua: Axier Lopez
Matxismoak ezin zezaken jasan Marielle bezalako emakume baten ausardia. Hori da matxismoaren jokera: arrazaoin bidez menderatu ezin duena, indarrez lortu nahi luke. Matxismoa koldarra da, ez da emakume bateri gizabidez aurre egiteko, izan ere, ez duelako gizabiderik. Matxismoa gezurtia da eta bera den moral galduko arpegiaz itxurgatzen du aurretiz kendu gura duen emakumea.