Mundua, larrialdi egoeran

Azken urteetan Britainia Handian ikusi den desobedientzia zibil ekintzarik handiena bizi du asteotan Londresek. Arrazoia: pasa den urte bukaeran klima aldaketaren aurka neurriak aldarrikatzeko jaio zen Extinction Rebellion mugimendua. Mila lagun baino gehiago atxilotu ditu Erresuma Batuko poliziak protestetan. Denbora agortzen ari da eta matxinatu egin dira herritarrak. Eskola-grebak abiatu zituen 15 urteko Greta Thunberg suediarraren hitzetan, “sistema aldatu beharra daukagu, krisian gaude eta. Eta berehala hasi behar dugu. Gerra baletorkigu bezala”.

Argazkia: Alamy

View All

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.