Mali, Mendebaldea galtzen ari den ezkutuko gerra

2019ko lehen hiruhilekoan ia 90.000 maliarrek etxetik alde egin behar izan dute, Maliko ipar eta erdialdean aspaldi errotua den biolentziatik ihesi. 2013tik hona, zonalde horretan daude barreiatuta Nazio Batuen 15.209 militar eta polizia eta AEBetako tropa eta mertzenarioen kopuru ezezaguna. Mendebaldeko indarrek diote jihadisten aurka egiteko daudela han. Baina errealitatea da europarren kolonia izandako Afrikako herri guztien historia errepikatzen ari dela Malin: munduko herrialderik txiroenetakoa da, aberastasun naturalez josita dagoen arren. Bertako urrea, uranioa, litioa, bauxita, fosfatoa, beruna, zinka, petrolioa… Denak “lehen munduko” multinazionalek ustiatzen dituzte, txotxongilo-agintari ustelekin egindako akordioen bitartez. Irudian: Kanadako militarrak, NBEk Malin ezarritako MINUSMA misioan.

Argazkia: Nazio Batuak / Marco Dormino
Testua: Axier lopez

View All

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.