Azken asteotan ikusten ari gara hondakinen kudeaketa esku pribatutan uzteak eta haren kontrol zorrotza bermatu behar duen botere publikoaren utzikeriak osatutako bikoteak zer ondorio dakarren. Zaldibar erakusten ari zaigu honen alderik gordinena, baina bata bestearen atzetik agertzen ari zaizkigu beste kasu batzuk agerian utzi dutenak negozioa, ingurumenaren zaintza eta herritarron osasuna esaldi berean egoki jokatzea ia ezinezkoa dela. Berrerabiltzeko asmoz herritarrek emandako arropa mordoak Ziordiako pabiloi bateko bazterretan amaitu du. Legez kanpoko isurketa egiten harrapatu duten enpresa bat Ekotrade da. Izen egokiagorik…
Argazkia: Gurelur
Testua: Axier Lopez