Egunerokoan bizitzari erreparatzeko dabiltzagun parametroak, normalean, ez dira oso erabilgarriak Israel ulertzeko. Anomalia da bere horretan, sortzez, normaltasunez mozorrotzen badigute ere. Europako kirol txapelketak jokatzen dituen Asiako herrialde ultraeskuindar hau egunotan txalotu dute batzuek munduan herritar gehien txertatzen ari den herrialdea izateagatik. Jainkoak lur hori juduei bakarrik eman zien, eta orain txertoa. Israelgo Osasun ministro Yuli Edelsteinek BBCri azaldu dio zergatik Israelgo herritarrek duten txertaketan lehentasuna, eta ez palestinarrek: “Zeinek ordaintzen ditu zergak? Gure herritarrek, ezta?”. Baina haien asmo ona adierazteko, 5.000 txerto gorde dituzte (bost milioi) palestinarrentzat. Eta txiste txarra borobiltzeko, konfinamendua, debekuak eta txertaketa masiboa oinarri duen gobernu planarekiko oldarkorrenak zein izango eta juduetan juduen eta ordotoxoetan ultrenak. Irudian: milaka emakume etxean gordeta, milaka gizon ultraortodoxo kalera atera dira asteburuan osasun-neurriei muzin eginez Palestinako hiriburu okupatuan. Populazioaren %13 izan arren, COVID-19ak Israelen kutsatuen %40 dira ultraortodoxoak.
Argazkia: A. Sultan
Testua: Axier Lopez