Herriaren zaintza?

Espainiako Auzitegi Nazionalean bi gazte zigortzeko frogen artean Euskal Presoak Euskal Herrira ikurra aurkeztu du Ertzaintzak pasa den astean. Hori ez du “Madrilek aginduta” egin. Donostian hainbat egunez gertatu dena ulertzeko, ez dugu bulego urrunetara begira behar. Ertzaintzako sindikatuek, Teleberrik eta Jaurlaritzak esandakoek gaia lanbrotu nahi badute ere, ekuazioa erraza da: jotzera tiro egiten duen Poliziak herritarrei hezurrak hausten badizkio, gertatutakoa ikertu beharko litzateke. Eta ez hooligan itsuen antzera, lehen segundotik, “gure poliziak” onenak eta gazteak arduragabeak direla esatea. Hori ez die kanpoko inork agindu, nahi eta ahal dutelako egiten dute. Cabacas auziaren zigorgabetasuna gogoan. Hamarkadetan ondutako Ertzaintzaren polizia eredu militarizatu, opaku eta bortitzak bere horretan jarraitzen duelako. Irudian: Jende asko bildu zen larunbatean Donostian Ertzaintzaren jarrera salatzeko.

Argazkia: Dani Blanco
Testua: Axier Lopez

View All

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.