Estali azkar

Urteurrenean, marketinga aurreratu da gehien: minutu bateko isilunea gorde dute Joaquin Beltran eta Alberto Sololuzeren izenean, zaborpean geratu zirenean lau egunez mutu egon ziren kargu publikoek; eta “0 gunetik” argazkian zuri-garbi irten dira egungo Ingurumen sailburu Arantxa Tapia eta lehendakari-orde Josu Erkoreka, azken hau tragediaren egunetan Anbotoko gailurretik selfieak bidali zituena. Erantzukizun osoa Verter Recycling enpresarena dela eta oraindik agertu ez den Beltranen gorpua bilatzeko “aukera guztiak arakatu ostean”, zabortegia zigilatuko dutela iragarri du Jaurlaritzak: “Behin betiko itxiko da”.
Pena da, 24 urte lehenago, Zaldibarko Udalak 1997an jada horixe erabaki baitzuen, zabortegirik gabeko herri izendatuz bere burua. EAJk eta PSOEk udal hauteskundeak galdu baino 11 egun lehenago zabortegi honen negozioari atzeko atea zabaldu ez baliote, orain ez lukete hau zigilatzeko presarik izango, isuritako guztia eta bere jatorria ikertu aurretik.
Otsailaren 6an bete du Lurrak eguzkiaren inguruan bira, Zaldibarren zaborra oka egin eta egunero gure zabortegi eta erraustegietan gertatzen dena bistaratu zuenetik.

Argazkia: Jaizki Fontaneda / Foku
Testua: Estitxu Eizagirre

View All

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.