Urrun bego

Euskaldunon Guantanamoa gorpuzten duen estoldetako txapelokerra hil da. Galindo, proxeneta, hiltzailea, narkoa eta bereziki, torturarena. Baita heriotzaren eguna aukeratzeko ere. Galindo, PSOErena. Xrik gabeko erakundearena. Galindo, erreferentea. Independentismoaren, eta bereziki, ETAren aurkako borrokan, denak balio du, baita Teleberria irekitzeko ere. Galindo, bertsio ofizialarena. Dena gezurra delako. Baita gurean jotzera tiro egiten duen Poliziak torturatu dituen 336 lagunen hitza ere. Galindo, inpunitatearena. Dominek haren paparra eta gure egia estalirik hil da. Intxaurrondok zabalik segitzen du.

Irudian: Bilbo, Sorturen manifestazioa larunbatean, ‘Itzuliko gara eta botako zaituztegu. Torturatzaileak!’ lelopean.

Argazkia: Aritz Loiola / Foku
Testua: Axier Lopez

View All

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.