Dena negozio, dena liluragarri bilakatzeko gaitasuna du kapitalismoak, salgaia doanik edukita ere. Donostiako Martuteneko Antondegi mendian, itsasotik lau kilometro eskasera eta hirian urbanizatu gabe geratzen den leku gutxi horietako batean, olatu artifizialen parke bat eraiki nahi du udalak. Jatorrizkoa esku-eskura izanda, zergatik artifizialaren alde egin? Munduan olatu artifizialen parkeak egiten dituen ia enpresa bakarra gipuzkoarra delako eta egoitza berria behar duelako? Ez. Ez dezagun gaizki pentsa. Harrotasun kontua izango da. Abu Dhabiko desertuan snowboarda egin badezakete, gu ez gara gutxiago izango, ezta? Irudian, Suitzako Alpeetan eraiki berri duten parkea.
Argazkia: Alaïa Bay
Testua: Axier Lopez