“Lainoa” erreta

Europan sarean zerbitzari-zerbitzua eskaintzen duen enpresarik handiena eta munduko hirugarrenean sutea izan da. OVH enpresak Estrasburgon zituen 29.000 zerbitzariak gordetzeko lau eraikinetatik bi erre dira. Egunean bertan atzeman zen lehen ondorioa: milioika webgune jokoz kanpo, bereziki Frantzian eta Italian. Euren artean Euskal Herriko zenbait enpresa eta eragile politikorenak daude. Sutean suntsitutako datu batzuk berreskuratzea ezinezkoa izango dela adierazi dute enpresa batzuek. Egunerokoan erabat txertatuta dauzkagun gailu elektronikoetan biltzen den informazioa non dagoen, eta, finean, zeinena den pentsarazteko baliagarria da gertatutakoa. Datuak ezin dira “hodeian gorde”. Hodeirik ez baita existitzen, norberaren datuekin negozioa egiten duten beste pertsona batzuen ordenagailuak baino ez dira.

Argazkia: Patrick Herzog – Getty
Testua: Axier Lopez

View All

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.